15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

57

dugulako horrela), bi urte bete aurretik edo bi urte inguru dutela

gauzatuko dutela esan behar dugu .

Gramatika-ezaugarriek jokatu dituzten lau aro ezberdinak, orohar

harturik, 3 urte egin aurretik gauzatuko dituztela uste dugu .

Horrela, gramatikaz goiz jabetu direla, edo darabiltela, esan ahal

izango dugu .

EBBL-ari buruz gauza zehatzagoak esan ditzakegula uste dugu .

Brown-ek asmatu eta mugatu zuen heldutasun-mailen arauera, lehen

aroan, ez dugu uste I . heldutasun-mailatik aterako direnik (hots

1-etik 1,75-era neurrietatik) . Bigarren aroari dagokionez, II .

heldutasun-mailara helduko dira (1,76-etik 2,25-era) . III . mailara

(2,26-etik 2,75-era) heltzean, hirugarren aroan sartuko direla

uste dugu . Laugarren aroan, ostera, IV . (2,76-tik 3,5o-era) eta V .

(3,51-etik 4,oo-ra) heldutasun-mailak berehala gaindituko dituzte .

3 .4 . Bestetik, haurren hitzordena aztertzerakoan NZ-perpausen

ekoizpena zelan burutuko duten ikertzea hautatu dugunez, jarraian,

aurkez ditzagun zeintzu diren gure hipotesiak arlo honetan .

Mugaketa hau egiteko, lehenago ere esan dugunez, bi faktore

ezberdin izan beharko ditugu kontutan, aide batetik haurrek, aro

ezberdinetan, duten gramatika-gaitasuna (edo beste era batera nahi

bada : darabilten gramatika-ahalmena), eta bestetik, euskararen

izaera, kasu honetan, euskarazko NZ-hitzen eta NZ-galderena . Eta

aide bi hauek kontutan izanik, zera uste dugu :

3 .4 .1 . Lehen aroan, inolako gramatika-ezaugarririk ez sintaxiaraurik

erabiltzen ez dutenez, ondoko bidea gertatuko dela

pentsatzekoa da :

NZ-hitzen batez buruturiko galderetan, orohar harturik, ustezko

ezezagunez itauntzen denez, hots, NZ-hitza eskatzen den informazio

berria denez, esaldi hauetan ekoizten duten beste hitza hasieran

joango dela eta NZ-hitza amaieran . Hau guzti hau, noski, NZ-hitzak

huts-hutsean ekoitziko dituzten esaldiak kontutan hartu ban k .

Kontutan izan behar dugu, aro honetan, gehienetan hitz biko

egiturak edo esaldiak ekoizten dituztela, eta beraz, NZ-hitza

ekoiztean, pentsatzekoa da bigarren hitza, itaundutakoari buruzko

erreferentzia emango diguna, esaldiaren hasieran joango dela .

Laburturik, beraz, ez dute aditzik ekoitziko bi-hitzeko NZgalderetan,

eta bestetik, NZ-hitza beti eskuman joango da,

esaldiaren amaieran hain zuzen .

Guzti hau, noski, mintzagai-galdegai hatsarri semantikopragmatikoen

arauera eraiki ahal izango dute haurrek, baina inola

ere ez sintaxi-arauren edo gramatika-ezaugarriren bati esker .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!