15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

151

Izen mailegatu hauekin burutzen duen joera honek zer ikusi handia

du, gure ustez behintzat, haur honek entzuten duen inputarekin .

Sarritan, direlako hitzak, berarekin jolasten edo hitz egiten ari

den mintzaide helduak ere era berean ekoizten baititu, hots, '-a'

artikulurik gabe, inolako mugatzailerik gabe . Arrazoia, beraz,

gure ustez, faktore soziolinguistikoetan bilatu beharko genuke .

Hona hemen mintzaide helduen adibide batzu . Adibide bietan haurra

mintzaide helduren bategaz dihardu :

1 ;o9 ;o4 grabaketan mintzaide heldua eta M . haurra ari dira

berbetan . Hona hemen elkarrizketa :

(276) Mintzaidea : Bi falta die?

M . : Bettie(bestea) .

Mintzaidea : Zer?

M .ek usin egiten du .

Mintzaidea : Jesus!

M . : Mokos .

Mintzaidea : Mokos? la painuelue nun da(g)oen? Itxoin!

Ointxe ekarriko dot, amantalien itxi dogu ta .

Aurrekoa baino argigarriagoa izan daiteke 1 ;o9 ;22 adineko

grabaketako beste adibide hau . Hemen ere, mintzaide heldua eta M .

haurra berbetan ari dira :

(277) Mintzaidea : Beitu! Zer da hau? Sague?

M . : Sabue .

Mintzaidea : Sague .

M . : Um!

Mintzaidea : Beitu! Karakol M .! Bai!

M . : ako?

Mintzaidea : Bai .

Horrez gain, '-a' artikulu gabeko lehen ekoizpen zuzenak, arauak

eskatzen duenez, 1 ;o9 ;22 adineko grabaketan aurkitu ditugu .

Adibidez :

(278) beste bat hartu (M . 1 ;o9 ;22)

Hemendik aurrera, sintagmen mugaketa beste mugatzaileren bidez ere

burutzen du .

Bestalde, Absolutu kasuaz buruturiko bi gramatika-funtzioak,

Subjektuarena eta Osagarri Zuzenarena, hain zuzen, 1 ;o9 ;o4 eta

1 ;o9 ;22 adineko grabaketetan aurkitu ditugu :

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!