15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ortiz de Urbinaren (1987a :324,5,6) ustetan arazoa ez dago argi .

Berarentzat, mendeko ordena ez-markatua Aditza azkenean doanenan

da . Konplementagailuak KONP kategoriakoak dira eta KONP '' -en buru,

beraz . Horrez gain, eransgarriak dira . KONP INFL-en ezkerrean

agertzen da, eta Azaleko egituran 'denbora' osagaiari atxikitzen

zaio (geroago ikusiko dugunez INFL-ek, besteak beste, bi osagai

ditu, KMZ(komunztadura) eta Denbora) . Berarentzat,

konplementagailuak eskuman agertzeak ez du inolako arazorik

sortzen, mendeko perpausetako 'aditza-azkenekoa' ordenaren

ondorioa baita . Arazoa, berarentzat, 'ea', 'ezen', 'zeren' eta

halakoak lirateke . Zer ote? Konplementagailuak ote? Rebuschi-k

(1982 :340) eta Goenagak (1985b :506) bezalaxe, erantzun barik uzten

du arazoa .

Halere, Ortiz de Urbinak (1990 :399) Lakaren bidea -KONP-en

egongunea eskuman dela dionean- onartzen duela dirudi, eta ezezko

perpausetako konplementagailu desberdinen (' -(e)la' eta ' -(e)n'

hain zuzen) agertze desberdina dela eta (lehenengoa ezkerrean,

aditzaren aurrean, eta bigarrena eskuman, aditzaren ostean) zera

dio : ' -(e)la' konplementagailua semantikoki hutsa dela, eta

horregatik, beraren egotea azalako egituran garrantzia gabekoa

izanez, ez diola INFL-erako mugimenduari eragiten . Badirudi,

beraz, eskuma jotzen duela konplementagailuen agertze-tokitzat .

Bestalde, Ortiz de Urbinarentzat (1987d) eta Goenagarentzat (1991)

mendeko perpaus denboragabeetako atzizkiak INFL-en barnekoak dira .

Horrela, Ortiz de Urbinarentzat, ' -t(z)e' bezalako atzizkiak

INFL-en sortzen diren bitartean, berariei atxikitzen zaizkien

kasu-markak KONP-en daudela onartzen du 5 . Goenagarentzat (1991),

aitzitik, mendeko perpaus denboragabeetako atzizki osoak INFL-en

daudela dirudi .

Guri dagokigunez, menderagailuen artean mendeko perpaus

denboragabeei ala denboradunei eransten zaizkien atzizkiak berezi

egin beharko ditugu, lehenengoak, dirudienez, INFL-en sortzen

diren bitartean, bigarrenak KONP-en sortzen dira eta .

2 .8 . INFL-EN EZAUGARRIAK

39

Kasu-ezarketaz teoria estandarrean kasu-ezarleak kasu-hartzailea

gobernatu egin behar duela esaten da, eta bi kasu-ezarle direla .

INFL-eko KMZ-k subjektuari ematen dio kasua, eta Aditzak bere

osagarriei :

(59) I''

Iz'' I'

A'' INFL

Iz'' A KMZ

5 Hau onartzerakoan, Ortiz de Urbinak, Goenagak (1985) esandakoa onartzen duela dio .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!