15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

40

Horrela dihardu Ortiz de Urbinak (1987d eta 1987f), behintzat,

euskararentzat ere . Baina gure inguruko beste hizkuntzetan,

gaztelaniaz adibidez, KMZ-k ezaugarri multzo bakarra baino ez

dauka, eta horre_la, subjektuarekiko komunztadura baino ez du . Hau

ikusirik, euskarak, aitzitik, KMZ-an hiru ezaugarri multzo ukan

beharko dituela uste du . Eta horrela berridaztea proposatzen du :

(60) KMZ --> A(bsoluto) (E(rgatibo))' (D(atibo))

Absolutua da beharrezko den kasu-marka bakarra, batzutan Subjektua

izanik, besteetan Objektua . Ergatiboaren eta Datiboaren kasumarkak

aukerakoak dira . Sortzen den arazoa zera da : Objektuei

Aditzak ez ezik KMZ-k ere ezartzen diela kasua . Baina euskal

aditzaren ezaugarriak kontutan izanik argi dago KMZ-k hiru

ezaugarri multzo ukan ditzakeela .

Hualderentzat (1987b) euskarak sintaxi akusatiboa eta morfologia

ergatiboa dauka, hots, Subjektuak bi kasu desberdin (ergatiboa,

absolutua) har ditzakela . Berarentzat argi dago aditz trinkoaren

edo laguntzailearen KMZ-ren ezaugarriek ezartzen dutela kasua .

Perpaus iragankorretan, KMZ-erg-ak kasua Subjektuari ezarriko dio

bera INFL-en agertuz, eta KMZ-abs-ak Objektuari ezarriko dio berau

A '' -ean agertuz . Perpaus iragangaitzetan, aldiz, KMZ-abs-ak, INFLera

mugituz, Subjektuari ezarriko dio kasua . Berarentzat, beraz,

KMZ-eko hiru ezaugarri-multzoak (erg ., abs . eta dat .) dira kasuezarleak,

eta berauek hierarkikoki eratuak daude . Eraketako lehena

INFL-ean agertuko da, besteak A '' -ean . Horrela, iragangaitzetan

eta erreflexiboetan, KMZ-abs-a INFL-era mugituko da kasua

ezartzera .

INFL-en izaera konplexuaz ohartuz, interesgarria da berari buruz

Lakak (1988d) proposatzen duena ikustea .

Beste sintaxi-fenomeno batzu azaltzerakoan ere Lakaren eritziak

azaldu ditugu lehenago . Oraingoan gogoan izan beharko genuke berak

All isladapenaz dioena (1988e) . Lehenago azaldutakoa ez

errepikatzearren berak proposatzen duen zuhaitz-egitura baino ez

dugu aurkeztuko segidan . Egitura honetan berritzat jo dezakeguna

Asp'' isladapena da :

(61) Asp''

A'' Asp

/ \ (erabili)

- A

(t)

Aditzak, euskaraz, Azaleko egituran gauzatu ahal izateko

derrigorrez behar dute atzikitzeko oinarriren bat, aditz-lexikoak

euskaraz morfemak baitira . Horrela, Asp-era mugitzen dira

oinarriaren bila . Aditz trinkoen kasuan, aspektu-burua hutsik

denez, INFL-era igoten dute .

INFL kategoriaren egitura (1988d), euskaraz, honelakoa da, Lakaren

eritziz :

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!