15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

63

LAUGARREN ATALA :_KORPUSA ETA LANERAKO METODOLOGIA OROKORRA

Aurreko atalean aurkeztu ditugun hipotesien azterketari ekin baino

lehenago, beharrezkotzat jotzen dugu ikertuko dugun korpusa zein

den erakustea . Gainera, korpusa aurkezteaz batera, korpus hori

biltzeko erabili dugun metodologia ere azaltzea beharrezkotzat

jotzen dugu . Atal honen amaieran, hizkuntza-unitateen aukeraketa

egiterakoan zertan oinarritu garen ere adieraziko dugu .

4 .1 . AZTERTUTAKO HAURRAK

Ikerketa honetan hiru haur euskaldunek ekoitzitako hizkera

aztertuko dugu . Haurretariko bat, 0 . 1 deituko duguna, elebakarra

da . Beste haur biak, M . eta P . deituko ditugunak, ostera, euskaragaztelania

elebidunak dira .

0 . haur elebakarra 1986 .eko Azaroan jaio zen Bizkaiko Berriz

herrian . Beraren gurasoak euskaldunak dira eta euskaraz hitz

egiten dute euren artean . Ama irakaslea da ikastola baten . Aita

ere irakaslea da euskaraz iraskasten den Ikastetxe baten . Guraso

biak euskaraz egiten dute euren artean . Horretarako bizkaieraren

Durangaldeko azpieuskalkia darabilte, baina euskara estandarraren

eragin handia dutelarik . Haur elebakar honek badu 1983 . urtean

jaiotako anaia nagusia, elebakartzat jo genezakeena haurrak 3 urte

bete zituen arte . Bi anaien berbazko komunikazio osoa euskaraz

gertatzen da . Gurasoek etxetik kanpo lan egiten dutenez,

jaiotzetik neska-zaintzaile bat eduki du haur honek . Zaintzaile

honek euskaraz hitz egiten dio haurrari, bizkaieraz, hain zuzen .

Horrez gain, haur honen senide-harreman guztiak, edo ia guztiak,

euskaraz gauzatu izan dira, hiru urte bete arte behintzat . Adin

bereko beste haurrekiko harremanak ere euskaraz burutu ditu .

Komenigarria deritzogu aztertuko dugun M . haurragaz sarritan

jostatu dela esateari . Haur bi hauek burutzen dituzten berbazko

harremanak euskaraz dira beti .

Bestalde, haur honek eskolaratzea 2 ;102 adina zeukala hasi zuen .

Adin horretaz inguruko ikastola baten burutu zuen bere

eskolaratzea, euskarazko ereduan, noski .

Gaztelaniarekiko beraren harremanak 3 urte zituenean hasi zituen .

Aide batetik, beraren aitita gaztelaniaz hitz egiten hasi

zitzaion . Bestetik, ikastolan haur erdaldunak ezagutu zituen .

Guzti honi, beharbada, erdal telebistako marrazki bizidunen

ikusketa gaineratu beharko genioke .

M . haur elebiduna ere Berrizen jaio zen 1986 .eko Abenduan . Haur

honen ama euskalduna den bitartean, aita gaztelaniaduna da . Ama

1 Haurren benetako izenen ordez 0 ., M . eta P . hizkiak erabiltzea erabaki dugu .

2 Haurren urteak eta hileak adierazterakoan, ohizkoa denez, horrelaxe adieraziko dugu : urteak ;hileak . Egunak

ere erants diezazkiogu .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!