15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

34

aztarnak edo pro txikiak direlakoak gerta daitezke, elementu

guztiak eskumatarantz destokitu direlako .

Uriagerekaren proposamen honen bidez, berak dioenez, ondoko galdeperpausak

azal daitezke, berauek gaur egungo hiztun guztientzat

onargarriak ez diren arren :

(34) zergatik zaldunak herensugea hil zuen?

(35) nork ardoa edaten du?

Adibide hauetan NZ-hitzaren eta aditzaren artean perpauseko beste

osagairen bat tartekaturik ikus dezakegu . Ortiz de Urbinaren

proposamenaren bidez, adibide hauetako 'zergatik' eta 'nork' NZhitzak

ezin dira KONP-en ESPEZ-ean egon . Aditza KONP-en egonik ez

baitago bitarteko egongunerik tartekatutako osagaien egongunea

azaltzeko .

Kritika honi zera gaineratzen dio Uriagerekak : bere proposamenaren

bidez erlatibo-egituretan NZ-hitzen eta aditzen artean gauza

daitezkeen osagaien azalpena ere bila daitekeela :

(36) gizona, zein gaur goizean etxera etorri den

Hala eta guztiz ere, gure ustez behintzat, hizkuntza mintzatuan

sarri darabiltzagun (34) bezalako adibideak, 'zergatik' NZhitzagaz

burutzen ditugula kontutan izanik, agian beste bide

batzuetatik bilatu beharko genioke fenomeno honi azalpena, hara

nola, topikalizazioaren bidetik edo adjunktuen ezaugarrietan . Gure

ustez, 'zergatik' NZ-hitza, topikalizatutzat erabil genezake

hizkuntza mintzatuan, horrela, ohizko NZ-hitzen KONP-en ESPEZerako

mugimendua burutzen ez duelarik . Horrela azalduko litzateke,

baita ere, 'zergatik' NZ-hitzaren eta aditzen artean hainbat

osagai tartekatzeko gaitasuna, (34) adibidean bezalaxe, edo eta

osagairen bat fokalizaturik galderak egiteko aukera :

(37) zergaitik jausi egin da? 4

2 .6 . EGITURA ETA MUGIMENDUA EZEZKOETAN

Ez dugu azaldu, ezeztapenean zer gertatzen den, ez perpaus ezmarkatuetan,

ez galdegaidun perpausetan .

Ezeztapenaren gertakaria konplexua denez, berezirik azaltzea

komenigarri ikusten dugu . Esan dezagun, hasteko, eta Azkuek (1923)

dioenez, itxura bera izan arren bi 'ez' ezeztapen-partikula

ditugula euskaraz . Alde batetik, 'ez' ezeztapen-partikulak

osagaiak ezezta ditzake, eta bestetik, 'ez' aditz flexioari

lotutako aurrizkia izan daiteke . Lehenengoaren kasuan, ukatzen

duen osagaiaren ondoren joan ohi da . Baina guri gehien

interesatzen zaigun gertakaria bigarrena da . Hemendik aurrera,

beraz, berari lotuko gatzaizkio .

4 Adibide hau gu aztertzen ari garen haur eLebakarrak ekoitzitakoa da, gurasoek idatzi duten egunkariaren

arauera . Haurrak 4 ;lo adinaz ekoitzi zuen .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!