15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

73

Baina gure ikerketa lanak bi alde berezi dituenez, lehenengoko

aldean, haurren hizkuntza-jabekuntzaren garapeneko aro desberdinez

dihardugunean hain zuzen, haurren hiru urtera arteko ekoizpena

aztertuko dugun bitartean, bigarren aldean, NZ-hitzen eta galderen

jabekuntza aztertzerakoan, aitzitik, lau urtera arteko ekoizpena

arakatuko dugu .

Guzti honez gain, haurrek ekoitzitakoa ezin izan dugu kontutan

izan esaldia ulergarria ez denean, edo guztiz ulergarria ez

denean . Antzera gertatzen da esaldiaren interpretazioa

zalantzazkoa denean . Kasu hauetan, direlako esaldi ulergaitzak eta

interpretagaitzak baztertu egin ditugu gure azterketatik . Hona

hemen halako adibide batzu :

M . haurra O . haurrarekin ari da jostatzen berak 2 ;o4 adina

duelarik . Une honetan haur biak batera hitz egiten dute, eta ezina

da M .ek esaten duena ulertzea . Horrela dago transkribaturik :

(1) M . : 'Nik ikusi [x] . [xxx] [xxx] . Txikitxue . . . .'

Parentesi arteko hitzek haurrak ekoitzi duena ez dela ulertzen

adierazten du . Halako ekoizpenak ez ditugu geure azterketan

kontutan izango .

Beste behin, O . haurra beraren amarekin ari da 2 ;7 adina duelarik .

Horrela hitz egiten dute :

(2) Ama : 'Motorra . Eskabadorien(eskabadorearen) 11 motorra ez

da? Martxan jarriko dozu, ez da?'

O . haurra : 'Mmm! Mmm! Aaa! Mmm! E [goa] etori kamioi!'

Adibide honetan parentesi arteko informazioa fonetikoki ezagut

dezakegun arren, ez dago bat ere argi haurrak zer esaten duen,

ezta zer esan gura duen ere . Horrexegatik, halako ekoizpenak,

gutxi batzu izanik ere, baztertu egin ditugu geure azterketatik .

Batzutan haurrek, une horretan jolasten eta hitz egiten ari diren

gizakiak esaten dituen hitzak eta esaldiak imitatu egiten dituzte,

edo imitatzen saiatzen dira behinik behin . Halako imitazio zuzenak

ere, baztertu egin ditugu aztertuko ditugun korpusetik, gure ustez

behintzat, ez dutelako haurraren gramatika-ahalmena isladatzen,

imitatzeko ahalmena baino . Argiago gera dadin zer ulertzen dugun

imitazio zuzentzat, hona hemen adibide bat :

M . haurra, 1 ;o7 ;27 adina duenean, bere amarekin eta bere

arrebarekin ari da jolasten, eta ondoko elkarrizketa burutzen dute

bainu-ontzi barruan ari direnean :

(3) Arrebak : 'Ez! . Josek ez deko(dauka) 12 kotxerik'

Amak : 'Badeko!'

11 Haurrek ekoitzitako zerbait bizkaierazko euskara mintzatuan adierazi dugunean, haurrek ekoizten duten

Legez, parentesien artean jarraian jarri duguna euskara estandarrean eman daitekeen traslazioa baino ez da .

12 Aztertutako haurren baten, edo bare inguruan ari den beste gizakiren baten hizkuntza adieraztean, parentesi

barruan jarriko ditugun hitzak, ekoitzitako bizkaierazko edo ulermen gaitzeko hitzei batuaz dagozkien hitzak

izango dira . Jokabide honen helburua, ulergarritasuna erraztea baino ez da .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!