15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

452

eransketa gauzatzeak froga argiagoa eskaintzen digula iruditzen

zaigu .

Honez gain, azpimarragarria deritzogu bizkaierazko iraganaldiko

hirugarren pertsonei dagozkien adizkiei 'z-' eransteari ere,

nolabait, jokabide honek iragantasunaren bermaketa isladatzen

duelako . Horrela, orainaldiko 'd-' morfema iraganean 'z-'

bihurturik erakusten dute, arauak hala eskatzen duenean (Izan',

'ziren', adibidez) zein haurrek analogiaz bizkaierazko adizkiei

erantsitakoetan (Izaban', 'zabiezen', adibidez) .

Bestalde, O . eta M . haurren ekoizpena aztertzean, kontutan izan

behar dugu, bizkaieraz, NOR-NORI moetatako iraganaldiko adizkiak

egitean orainaldiko adizkiei '-n' morfemaren eransketa hutsa

egiten dutela . Eta honez gain, jakina da, bizkaieraz egiten den

eremu batzutan NOR-NORI-NORK iraganaldiak egiterakoan '-n' morfema

eransten zaiela orainaldiko adizkiei . Antza denez, beste euskalki

batzutan ere honelaxe gertatzen omen da .

Hona hemen iraganaldiko adizkien erabileraren hasiera hiru

haurrengan erakusten digun taula :

7 .36 . TAULA : IRAGANALDIKO ADIZKIEN ERABILERAREN HASIERA HIRU

HAURRENGAN

O . HAURRA : 2 ;07 ;05

M . HAURRA : 2 ;10 ;04

P . HAURRA : 2 ;10 ;11

7 .5 .3 . OSAGARRI ZUZENAREKIKO PERTSONA-KOMUNZTADURA DERAKUSATEN

ADIZKIEN ERABILERA .

Osagarri zuzenarekiko pertsona-komunztaduraren erabilera

baieztatzeko, lehenago ere esan dugun legez, pertsona ezberdinei

dagozkien adizkien erabilera kontrastatua ikusi beharko dugu .

Jakina da NOR-NORK eta NOR-NORI-NORK, hots, aditz-sistima

iragankorrak erabiltzean osagarri zuzenarekiko pertsonakomunztadura

ere agertzen zaigula . Baina ikusi ahal izan dugun

legez, hasieran behinik behin, singularreko hirugarren pertsonari

dagozkion adizkiak pluraleko hirugarren pertsonari dagozkion

adizkien ordez darabiltzate haur hauek . Horregatik osagarri

zuzenarekiko pertsona-komunztaduraren erabilpena zalantzan jartzen

dugu une honetan . Hona hemen erabilera oker honen zenbait adibide :

(898) ekarri dozunak? 27 (0 . 2 ;o6 ;o5)

(899) nireak ez dau(du) pilak (O . 2 ;o6 ;o5)

(900) ze deko(dauka) granok (M . 2 ;o5 ;lo)

(901) palak hartu dau(du) (M . 2 ;o8 ;19)

27 Kontutan izan M . eta 0 . haurrek bizkaieraz hitzegiten duteLa, eta euskaLki honetan, gehienetan, '-z'

morfema erantsiz gauzatzen direla pluraleko adizki hauek .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!