15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

15 8

5 .2 .3 . ADIZKI JOKATUEN GARAPENA

Lehenago egin dugunez, adizki jokatuen garapena egokiago aztertu

ahal izateko asmoz, ondoko ordena hau jarraituko dugu datuak

aurkezterakoan . Hasteko, taula baten bidez, aditzen batez 33 eta bi

hitzez edo gehiagoz ekoizten dituen esaldi-kopuruak aurkeztuko

ditugu . Ondoren, adizki jokatu trinko desberdinen agerpenadibideak

jarriko ditugu, eta adizki jokatu trinkoei buruzko taula

batzu erakutsiko ditugu segidan . Jarraian gauza bera egingo dugu

adizki jokatu laguntzaileekin, hots, lehenengo adibideak aurkeztu,

eta ondoren zenbait taula . Azkenik, datu-azterketa burutzen

saiatuko gara .

5 .2 .3 .1 . Goian esan dugunez, hasteko, M . haurrak aditzen batez eta

bi hitzez edo gehiagoz ekoizten dituen esaldi-kopuruak erakutsiko

ditugu, baina ohizkoa denez, grabaketa berean errepikaturiko

esaldiak behin baino ez ditugu zenbatuko . Zenbaketa honetatik

agindu-esaldiak baztertu egin ditugu, asmoa adizki jokatuen

agerpena aztertzea delako, eta jakina da, agindu-esaldiak,

euskaraz, adizki jokaturik gabe ere gauza daitezkeela . Datuak

kopuru absolutuetan eta ehunekoetan adieraziko ditugu, eta

adinaren arauera, noski . Bestalde, kontutan izan, menderagailudun

zenbait aditzek perpausa borobil dezakeela, berton inolako adizki

jokaturik ekoizten ez delarik . Horrexegatik, adizki jokatugabeen

zutabean, parentesi artean jarri ditugun kopuruak, menderagailudun

aditzei dagozkie . Beste barik, hona hemen, direlako datuak

erakusten duen taula :

5 .18 . TAULA : M . HAUR ELEBIDUNAREN ADIZKI JOKATUDUN/JOKATUGABEKO

ESALDIAK ADINAREN ARAUERA . KOPURUAK ETA EHUNEKOAK .

A . JOKATUGABEAK A . JOKATUDUNAK

1 ;o7 ;14 - 1 - % 100

1 ;o7 ;27 - 1 - % 100

1 ;o9 ;o4 - 10 - % 100

1 ;o9 ;22 8 - % 50 8 - % 50

1 ;lo ;12 5 - % 26 14 - % 74

1 ;11 ;o6 5 - % 18 23 - % 82

2 ;oo ;oo 2 - % 5 39 - % 95

2 ;oo ;22 - 20 - % 100

2 ;ol ;o6 2 - % 12 15 - % 88

2 ;o2 ;11 1 - % 2 40 - % 98

2 ;o3 ;11 - 40 - % 100

2 ;o4 ;oo - 41 - % 100

2 ;o4;11 2(1) - % 4 52 - % 96

2 ;o5 ;1o 3 - % 7 41 - % 93

2 ;o6 ;11 - 22 - % 100

2 ;o7 ;o1 1 - % 2 55 - % 98

2 ;o8 ;19 3(2) - % 6 46 - % 94

33 Taula honetan, aditz bezaLa, aditz-Lexemak, aditz jokatugabeak, menderagailudun aditzak zein adizki

jokatuak hartu ditugu .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!