15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

82

(5) eta biharrak(beharrak) egin tratorak (O . 2 ;o4 ;11)

Bestalde, Ergatibotasuna adizki jokatuan ere isladatzen denez,

zera esan dezakegu, ez dugula aukera ez-egoki bat ikusi arlo

honetan . Hau da, adizki jokatuan Ergatiboari dagokion morfema

agertzen denean, esaldi berean Subjektua agertzen baldin bada,

egoki betetzen duela komunztadura .

- Absolutuaren jabekuntzari buruz, ostera, zera esan dezakegu,

hasiera-hasieratik haur honek ekoizten duen izen-kategoriako

materiale lexiko ugari agertzen zaigula izen-sintagmak mugatzeko

erabiltzen dugun '-a' artikulu eransgarriarekin . Ez dugu uste, hau

Absolutuaren jabekuntzaren froga denik . Baina azter dezagun arazoa

politoago . Hasteko, ikus dezagun nola ekoizten dituen izenkategoriatzat

jo dugun materiale desberdinak :

1 . '-a' artikuluarekin ondoko izenak agertzen zaizkigu : izen

arruntak, mailegu-hitz gehienak eta nini-hizkuntzako zenbait izen

berezi .

2 . '-a' artikulu barik agertzen zaizkigun izenak, azpi-moeta

berezi batzutakoak dira beti : izen propioak edo propiotzat

erabiliak (panpinen izenak, adibidez), izenordainak eta ninihizkuntzako

izenik gehienak . Guzti hauek, beraz, helduen araua

jarraituz gauzatzen ditu .

3 . Salbuespentzat, eta -a artikulu bakoak, izen mailegatu bi

ditugu : 'ten' eta 'gol' . Lehenengoa, badirudi grabaketa baten

baino ez zaigula artikulu barik agertzen, eta beste grabaketa

guztietan, ostera, artikulu eta guzti . 'Gol', ordea, artikulu

barik agertzen zaigu beti .

Gure ustez, beraz, haur honek izenen jabekuntza burutzerakoan,

hasiera-hasieratik, artikulu eta guzti gauzatzen du, goian

zehaztu ditugun azpimoetatako salbuespenetan izan ezik .

'Ten' eta 'gol' izenen artikulu-eza arrazoi soziolinguistikoetan

aurkitu behar dela iruditzen zaigu . Hasteko, 'ten' izena,

artikuluaz zein artikulu barik darabil . Artikulubako adibide

guztiak grabaketa batetan aurkitu ditugu, eta grabaketa horretan,

haurra bere senideekin oporretan ari dela aitita

gaztelaniadunarekin jolasten ere ikusten da . Badirudi, sasoi

horretan, beraz, nolabaiteko harremanak izan zituela

gaztelaniarekin, eta gure ustez horren ondorioetariko bat halako

ekoizpenak gauzatzea lirateke . Bestalde, 'gol' hitzari buruz,

antzeko zerbait esan genezake . Edo bestela euskaldun askok hitz

mailegatu hau, eta beste asko ere, artikulu barik erabiltzeko

duten joera . Bestalde, nini-hizkuntzako hitza ere bada, eta hitz

berezi hauek mugatu barik erabiltzen ditu haur honek .

Guzti honegatik, gure ustez, Absolutu kasuaz jabetu denentz

erabakitzeko, ez da froga izango '-a' artikuludun ekoizpenak

burutzea . Beste frogaren batzu aurkitu beharko genituzke kasu

honen erabilpena baieztatzeko .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!