15.07.2013 Views

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

Haur euskaldunen hizkuntzaren jabekuntza-garapena ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

314

(315) Oitz, badakizu zer ein bi(behar) (d)oten(dudan)?

(M . 2 ;1o ;o4)

(316) zer esan dauela(duela? (M . 2 ;11 ;16)

(317) ez dakit nun da(g)uen ha kotxie (M . 3 ;oo ;2o)

Adibideak ikusirik, argi dago mendeko NZ-esaldietan beharrezko

diren konplementagailuak ez dela 2 ;o9 ;o4 adina duen arte ekoizten

hasten . Hemendik aurrera, badirudi beti edo ia beti darabiltzala .

Une honetan, hots, 2 ;o9 ;o4 adinaz, NZ-hitza eta aditza KONP-en

espezifikatzaile-egongunera eta konp-egongunera aurreratzeaz gain,

konp-era aurreratutako aditzari konplementagailua eransteko gai

dela esan dezakegu . Lehenago, badirudi ez dela gai konp-egongunera

aurreratutako aditz jokatuari konplementagailurik eransteko .

Bada azalpena behar duen beste adibide bat ere . Hona hemen berau :

(318) ama, zer eiten zabiz(zabiltza)? (M . 2 ;11 ;16)

Adibide honetan argi dakusagu 'zabiltza' adizki trinkoaren eta

bere aurrean doan 'zer' NZ-hitzaren tartean 'egiten' tartekatu

duela . Baina halako adibideak guztiz arruntak ditugu helduen

mintzairan ere, haur honen inguruan behintzat . Ikus dezagun haur

honegaz diharduen mintzaide heldu batek grabaketa baten (M .

haurrak 2 ;o4 ;oo adina dueneko grabaketan hain zuzen) erabiltzen

dituen ondoko adibideok :

(319) zer pentsetan za(g)oz? (Mintzaide heldua)

(320) baina zer eiten ibiltzen zara? (Mintzaide heldua)

(321) hain haundixe zer eiten zabiz(zabiltza)? (Mintzaide

heldua)

Badirudi, beraz, zilegia dela haurrak ere halako egiturak

eraikitzea . Beharbada, bizkaieraz, 'egon' eta 'ibili' aditzen

adizki trinkoak laguntzailetzat erabiltzen dira, eta horrela aditz

perifrastikotzat jotzen direnak, bestelako euskal aditz askoren

antzekoak dira, hots adizki jokatugabeaz eta jokatuaz osatutakoak

bezalakoak . Guk adibide hau, azalpen honi atxikirik, bakuntzat

hartu dugu .

6 .2 .2 .5 . 3 URTETIK 4 URTERA BITARTEKO NZ-ESALDIAK

Aldi honetan aurki ditzakegun NZ-esaldiak mendekoetan eta

bakunetan bereziko ditugu aztertzean .

- NZ-esaldi bakunak osagai-ordena hauetan berez daitezke ([X] eta

[Y] hizkiek izen-sintagma zein aditzondoa edo aditz-laguna, [())

ikurrek tarteko osagaia ez izatearen aukera, [A-] hizkiak aditz

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!