25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

3. DeterminatzaUeak

Beste kasu anitzetan kontuak nahiko ilun daude eta beste zenbait kasutan,

azkenik, edozein erabil daiteke (-a edo bat, nahi bezala) txandakatuz. Esan

dezagun, dena den, gaur egun bat ugaltzearen arriskua dagoela eta gehiegi

hedatzen ari dela gure artean. Horrela erdaratik hartutako esakeren itzulpen

zuzena entzuten da sarri askotan: badut buruko min bat... Gaizki dagoenik

esan gabe, gure esateko modu jatorrak zaindu behar direla uste dugu: nik

dudan buruko mina, hau buruko mina, etab.

Gauza bera gertatzen da partitiboaren ordez erabiltzen dugunean ere: ez dut

ardi bat aurkitu, liburu bar erosiko bazenu, etab. Badirudi horiekin batera beste

modu hauek ere erabili behar genituzkeela: ez dut ardirik aurkitu, ez dut ardi bat

ere aurkitu, ez dut ardirik aurkitu bat ere, libururik erosiko bazenu, etab.

3.2.1.5. baso hat ur eta antzekoak

Batzutan, oso erabilera bitxia dute zenbatzaileek euskaraz eta sarritan, orain

iruzkintzen ari garen esakera hauek ez dira zuzen erabiltzen. Ikus ditzagun

ondoko adibide hauek:

(324) (a) Baso bat ur

(b) Baso bat ur holz

(e) Hiru litro ardo

(d) Hiru litro ardo gorri

Goiko adibide horietan azpimarraturik agertzen dena da, hain zuzen ere,

eskatu nahi dena. Ura nahi baldin badugu, eta ur hori hotza izatea nahi izanez

gero honela eskatuko dugu:

(325) Baso bat ur hOlz

Bestalde, basoa, botilla edo edontzia bera, nahiz hutsik, behar baldin

badugu, ez dugu kontutan hartuko zertako edo nolako basoa den hori:

(326) Edontzi bat

Edontzi hori ura edatekoa baldin bada, edontziaren kualitate bat

azpimarratzen da, baina orduan hitz konposatu soila dugu aurrean:

(327) Ue edontzi bat

115

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!