25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4. Adjetiboa

4.2.1.2. Izenondo elkartuak

Izenondoa hitz elkartu bat izan daiteke. Era honetakoak ditugu, adibidez,

/izena + izenondo/ gisa osatuak direnak: buruhandi, bilorxuri, murxurdin...

(531) (a) Emazte ile txuri bat etorri zitzaidan

(b) Zuen mutiko espartin be/tz hori

(e) Mutiko musu gorri horrek parre egin digu

Batzutan, era horretako izenondoa egiazki izen bihurtua dela esan daíteke:

Belarri lutea = rxerria.

Izena aztertzean ikusten genuen bezala, izenondoen artean ere batzuk

elementu bakar batez osatuak izango ditugu, hau da, zatiezinak: zuri, beltz,

oker, gaizto, zintzo, zuzen, otzan... Hauei ere izenondo bakun deituko diegu.

Bigarren sail bat, beldurti, herrikoi, haizetsu, emankor, barregarri eta

abarrek osatuko dute. Izenak aztertzean egiten genuen bigarren sail hartan

aipatzen genuen bezala, bi zati bereiz ditzakegu izenondo hauetan: bata,

bakarrik ere erabil dezakeguna (beldur, herri, haize, eman, barre (egin».

Horrexegatik hain zuzen ere, izenondo hauek eratorriak ditugula esan ohi

dugu. Bestea, (-ti, -kai, -tsu, -kor, -garrl) inoiz bakarrik azalduko ez zaiguna.

Azkenik, hirugarren sail batetan genituzke izenondo konposatuak, hots, bi

atalez (edo gehiagoz) osatuak, atal bakoitza bakarrik ere azal dakigukeelarik.

Honelakoak ditugu: eskuzabal, betoker, txuri-urdin, gorri-beltz... Esku eta

zabal, begi eta oker, txuri eta urdin, gorri eta beltz genituzke izenondo

konposatu hauetako osagaiak.

4.2.1.3. hen koordinatuak eta adjetiboak

Zenbait izen sintagmatan izenondo bakarra aurki daiteke baina izen bat baino

gehiago, eta juntagailuaren bidez lotuak, adibidez. Horrelakoetan badirudi izen

sintagmaren egiturari berari begiratu behar zaiola. Izan ere haren samurgo eta

haserrea esaten bada eta ez horren ordez *haren samurgo eta haserreak, eta

haren gogo bihotzak, eta ez *haren gogo bihotza, bidezko dela ematen du

izenondoa agertzen denean ere lege honi jarraitzea. Horrenbestez:

163

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!