25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. LehenUrratsak-I

Perpaus hauetan zenbait elementu isilean utzi dugu: horrela, badakigu ni

naizela oinez etorri dena eta (9.b).ean hartzeko den hori dela ezkutuan dena:

isilean dauden bi elementu horiek mintzagai direla kontsidera dezakegu.

1.3.3. Mintzagai hanpatua

Sarrí askotan, halere, enfasi berezia eman nahi diogunez mintzagaiari, ez

dugu isilean uzten eta perpausaren hastean jartzen dugu. Mintzagai enfatiko

edo hanpatu hau irazkinaren ezkerrean ageri da komunzki eta beraren ondoren

pausa bat bezala izaten da, perpausaren etendura seinalatzen dugularik horrela.

Berdin gertatzen da baiezko nola ezezko perpausetan:

(10) (a) Etxe horretan, gu bizi gara

(b) Etxe horretan, ez da inor ere bizi

(e) Ardo hau, oso merke erosi dut

(d) Ardo hau, ez dut merke erosi

(e) Ardo hau, eman (egin) didate

(f) Atzo, mozkortu (egin) nintzen

(g) Atzo, zer egin zenuen?

Ber perpausean, elementu bat baino gehiago izan daiteke mintzagai, ondoko

adibideak erakusten duen bezala:

(11) Goizean. lantokian. nagusiek eta langileen ordezkariek, oso biltzarre luze eta

kalapitatsua izan zuten

Zenbait kasutan ez da mintzagaia horrela bera bakar bakarrik eta huts

hutsean agertzen eta morfema batzuren laguntzarekin hanpatzen dugu. Hori

gertatzen da maiz behintzat, aldiz, aitzitik eta beste batzurekin:

(12) (a) Ni, behintzat, han nintzen

(b) Zuri, aldiz, ez nizuke halakorik egingo

(e) Hark, aitzitik, autoa hartu zuen

(d) Zurekin, berriz, edozein tokitarajoango nintzateke

Ohar gaitezen guzti horien parean jar daitezkeen honakook ez direla, ordea,

gramatikalak:

(12')

(a) *Han ni behintzat nintzen

(b) *Halakorik ez nizuke zuri aldiz egingo

(e) *Autoa hark aitzitik hartu zuen

(d) *Edozein tokitara zurekin berriz joango nintzateke

362

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!