25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-[

1.4.2.2.2. Ez zaigu ere ahaztu behar beste zenbait puntu: alegia, euskalki

batzuetan goian eta behean esan ordez goitian eta beheitian diotela, haietan

goiti eta beheiti, beste euskalkietako gora eta behera-ren kide direnez gero,

hots adlatibo eta ez inesibo; deklinabide hurbila delakoan (aspaldion, berton)

-a-ren ordez -0- erabili ohi dela mugatzaile gisa, hala bizigabeen pluralean

(etxeotan, basootan, herriotan) nola bizidunenean (Gizonongan, eroongan,

umeongan); oinarria diptongoz amaitua denean bigarren elementua -i- edo -uizan,

alde txiki bat gertatzen dela: hots, lehena bokalez amaitua bezala

deklinatzen (zelaian, ibaian, lasaian) eta bigarrena kontsonantez amaitzen

bailitza (gauean, barauean), eta abar, eta abar. Ezin aipa hemen, ordea, kasuon

kasuistika guztia, ez eta behar ere, paradigmetan ezin hobeki bildua eta emana

baitago.

Beste puntu bat jarri behar da agerian: direlako bizigabeen deklinabide

singularrean (etxean, etxeko, etxera, etxetik) lehenak bakarrik erakusten du -a-,

nahiz eta -a- hori artikulua den ala ez hizkuntzalariak bat ez datozen.

1.4.2.2.3. Esan dugu -n atzizkiaren ordez -gan- eta -tan- ere erabili ohi

direla leku kasuetan eta ez, noski hor goian dekIínabidearen paradigmetan ageri

denez, mugagabe nahiz pluraleko formetan bakarrik. Hori garbiena izenorde

erakusleetan ageri da; hots,

(96) (a) Etxe honetan (ez *honean) I Emazte honengan

(b) Etxe horretan (ez *horrean) I Emazte horrcngan

Gauza bertsua gertatzen da izenorde pertsonaletan ere, baina ez bizidunbizigabeak

bereizteko, baizik funtzio eta balio berdinez euskalki desberdinetako

bariante gisa: hala nola, nitan nahiz nigan, lutan nahiz lugan...

1.4.2.2.4. Hau dela eta, on dateke ohanxo bat egitea euskaldunik gehienek

hain ezagun ez dituzten euskalkietako forma horiei buruz. Nigan nahiz enegan

(edo neregan), lugan nahiz luregan, etab. esan daiteke, eta gauza bera gertazen

da izen komunekin, bizidunak direnean, eta propioekin ere; alegia, amagan

nahiz amarengan, Orixeregan nahiz Orixerengan ongi esanak daude, gorago

idatzi dugunez, eta lehen fomlak, -ren gabeak, maizago ageri bide dira autore

zaharretan; horrexegatik ere bizidunak direlakoei dagokien galdekaria bi

eratakoa da kasu honetan: nor(en)gan nahiz nortan.

240

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!