25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

3. Interjekzioak

a) Hizkuntza eta beronen baliabide espresiboak, interjekzioak barne, ondo

ezagutzen ez dituzten hiztunek bestelako hitzak hartu eta intonazio berezia

emanez interjekzioaren lekuan erabiltzeko joera dute: gizoon!, neskaa!...

Edota, bestelakoak galduxeak dituztenez, maila eta testuinguru guztietako

hizketak interjekzio berberez hornitu eta josteko ohitura dute, besterik ezean,

horrela espresibitate indarra galduz edo hizkuntza maila diferenteei zor zaien

egokitasunean huts eginaz.

b) Euskalki bakoitzak bere interjekzioak sortu ditu eta zenbaitetan batasuna

badago ere, beste askotan aniztasuna da nagusi.

3.2. Interjekzioen sailkapena

3.2.1. Gorago ere esan dugun bezala bi sail handi berez daitezke hastehastetik

interjekzioen artean, beren erabilpena kontutan hartzen badugu:

a) Berezko interjekzioak, hau da, beti interjekzio eta hori baizik ez direnak.

Hauetako batzuk -uf!, et!, oil, ail...- mintzaira artikulatuaren mugamugetan

aurkitzen badira ere eta jatorria, seguruenik senaz jaulkiriko oihuetan

badute ere, ez dira besterik gabe azken hauekin nahasi behar. Amildegian

behera doanari berez ateratzen zaion aaa oihu luze-eroa ez da interjekzioa.

Hau, izan ere, konbentzioz finkaturiko oihua baita, ez istintu hutsez jaulkia.

Horrexegatik, konbentzioz finkatuak direlako alegia, ditu hizkuntza bakoitzak

bere interjekzioak, gutxi edo asko besterenetatik desberdinak.

Horrelako interjekzio zenbaitek hizkuntzaren ohizko joera fonetikofonologikoak

gainditu egiten ditu. Ufeta eup interjekzioak, adibidez, bereziak

dira alderdi horretatik, ez baita ohizkoa euskal hitzak ledo -p hotsez amaitzea.

Gainera, jatorria gorabehera gaur berezko interjekzio diren batzuk ­

kaixo!, alajaina!, utikan!, bantzW!...- ez dute inolako zerikusirik istintuzko

oihu horiekin eta zeinu artikulatuen itxura garbia dute.

b) Interjekzio gisa erabiliak, hau da, berez bestelako hitz-klase edo hitzmultzo

izanik interjekzio gisa ere erabiltzen direnak:

- Hitzak: ama!, ene!, hel!, tira!, baino1. otoi!, arren!. alde!, kasu!, agur! ...

Mota desberdinetako hitzak pasa daitezke, beraz interjekzio izatera. Interjekzio

gisako erabilera hau, dena den, batzutan besteetan baino finkatuago dago.

349

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!