25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. Hitz ordena

Ikusten denez, perpaus osagai den edozein sintagma izan daiteke mintzagai,

edozein kasutan izanik, edozein gramatika funtzio izanik. Hala ere, aditzari

datxezkon baldintza batzu badira.

1.3.4. Mintzagaia eta aditza

Batzutan gauzak piska bat nahasiago gertatzen zaizkigu eta ez dira hain

errazak:

(13) Irakasleak. kanpora haurrak. eraman zituen

Gure adibidean, kanpora oso lotua zaio aditzari eta nekez joan daiteke

mintzagai hanpatu baten posiziora, oso solas inguru berezia behar baita

horretarako. Lokatibo askorekin gertatzen zaigu gauza berbera. Aipatu lokatibo

hori aditzarekin doa eta aditza, geroago zehaztuko dugunez, irazkin elementua

da, hau da, irazkinaren barnean agertu ohi da. Mintzagai gisa agertzen denean,

oso itzuli markatuak nabi izaten ditu:

(14) (a) Bizi, onda bizi da hori

(b) Jakin, badakit

(e) Baztanen sortu nintzen eta hil ere, Baztanen hil nahi nuke

Ikusi dugu lehen mintzagaia, ardura, informazio zaharra biltzen duten

elementuek osatzen dutela esaten dela. Partez egia izanik ere, azalpen bat eman

behar da hemen, zeren aditzaren kasuan ez baita horrela gertatzen. Galdetzen

dugunean, esate baterako, nor etorri da? eta horri erantzuten aira etorri da,

etorri aldez aurretik ezaguna da: aditz horren esanahia informazio zaharrari

dagokio. Bizkitartean, erantzunean agertzen denean, ezin izango da

mintzagaiaren barnean agertu, gure adibidean ikusten den bezala, hain zuzen

ere, aditza berez predikatua den aldetik, irazkineko elementua baita.

Bestalde, mintzagai diren osagaiak ez'dira beti aldez aurretik ezagunak.

Alabaina infonnazio berria dakartenek mintzagai izaera har dezakete batzutan,

dela aurkaritzako jokoetan, dela perpauseko osagarri guztiak berriak diren

kasuetan. Adibidez, zer gertatu da goizean? galderari erantzuna ematen

diogunean, anaiak autoa garbitu du esan dezakegu eta erantzun horretan,

anaiak, nahiz informazio berria dakarren, mintzagai izaera du hor. Perpausari

segida eman nahi izanez gero, mintzagai egitura bera gordetzera bortxatuak

gara:

363

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!