25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

Horrek, hala ere, ez du esan nahi ezezkako polaritatea duten izenordain

hauek bakarrik (eta gainerako adberbioak ere berdin: inon, inondik, inora,

inoia, e.a.) (Ikus Aditzondoak) erabil daitezkeenik baiezkako ez diren

perpausetan. Besteak ere bai. Adibidez, honako perpaus hauek zilegi dira:

(96) (a) Norbait etorri da?

(b) Zerbait ez dago ongi

Baina hauek ez dira beste honako hauen zentzukide:

(97) (a) lnor etorri da?

(b) Ezer ez dago ongi

Galderazko edo ezezkako perpaus batean norbait eta inor, zerbait eta ezer,

biak, ager badaitezke ere, ez dute esanahi bera. Gutxi gora behera, absolutu

mugatuaren ogia eta partitiboaren artean ogirik izango genukeen diferentzia

bera izango dugu, norbait eta inor-en artean. Horrela, esan daiteke norbait,

zerbait eta sail honetakoek balio positiboagoa dutela inor eta ezer sailekoak

baino. Adibidez:

(98) (a) Zerbait ez dago ongi * (b) Ezer ez dago ongi

Lehena esaten duenak honako hau dio, funtsean: Bada zerbait ongi ez

dagoena, beste guztia agian ongi badago ere. Baina (b) dioenarentzat ezertxo

ere ez dago ongi, dena gaizki dago. Hortaz, ezer, inor, eta antzekoak ezezkako

perpaus batean ageri direnean, ezeztapena erabatekoa izan ohi da, zerbait eta

norbait-ekin ez bezala.

Galderazkoetan ere antzeko zerbait gertatzen da. Hemen, jakina,

ezeztapenak ez du zerikusirik, baina galdera guztiek zerbait suposatzen dute

aurretik eta galdera egileak espero izan dezake era bateko edo besteko

erantzuna. Adibidez:

(99) (a) Norbait etorri al da? * (b) Inor etorri al da?

Lehena dioenak egiazki norbait etorri dela suposatzen du eta galderaren

helburua uste hori bestek ziurtatzea izango da; (b) dioenak, berriz, ez du aldez

aurretik inor etorri denik suposatzen.

Era berean, eman dezagun lagun bat ikusten dudala ondoezik eta aurpegi

txarra duela. Nik pentsa nezake zerbait jan duela eta kalte egin diola janak. Hori

horrela bada, galdera egokia honako hau izango da:

54

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!