25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

3. HITZ ELKARKETA

Orain arte, izenaz eta izenondoaz aritu garenean, izen eta izenondo soilak

hartu ditugu kontuan (hau da, haur, zakur, ate, zuri, oker eta hauen gisakoak).

Baina kategoria gramatikal horien barman beste era honetakoak ere aurki

ditzakegu: zeru-lurrak, aita-amak, zuri-urdina, txori kaiola, haragi salda,

betoker, eskuzabal, albistari saltzaile, gari jote, e.a. Aipatu berri ditugun iz(~n

eta izenondo hauen berezitasuna honetan datza: bi hitz, zehatzago esan, bi

morfemaz osatuak daude (zeru+lur, aita-ama, zuri-urdin, txori+kaiola,

haragi+salda, begi+oker, esku+zabal, e.a.), bi morfemak askeak direlarik,

esan nahi baita, bakoitza bere aldetik erabil dezak...;;ula askatasun osoarekin:

(87) (a) Jatetxe honetako haragi salda oso gozoa da

(b) Haragia garestia da

(e) Etxe batzutan Uf sobera ematen diote saldari

(d) Dendari hori arront eskuzabala omen da

(e) Esku horick zikin dituzu

(f) Bide hura ez zen hain zabala

Izen edo izenondo bakunak, aldiz, morfema bakarraz osatuak daude (ikus

goiko izen, zakur, ate, zuri edo oker). Beste modu batera esanda, txori-kaiola

izenean, aldi berean, beste bi izen bereiz ditzakegu, biak bakunak: txori eta

kaiola. Eskuzabal izenondoan ere esku eta zabal, izena eta izenondoa aurkitzen

dira. Argi ikusten denez, haur, zuri, oker edo ate hitzak, berriz, ezin ditzakegu

gehiago zatitu, ezin baitugu horien barnean -esanahiaren aldetik, jakinaelementu

gehiago bereizi.

Badira, bestalde, tarteko izen eta izenondoak ere, hots, bi morfemaz osatuak

daudenak, baina bi horietarik bat bakarrik, oinarri deritzona, da askea, bestea

beti elementu lotua baita: menditsu, erosketa, bertsolari, zerriki, negarti,

negargarri, labainkor edo izozgailu genituzke azken sail honetako adibideak.

393

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!