25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

Hala ere, deitura hori lehenbiziko perpauseko etxeko izenlagunari bakarrik

datorkio ongí. Hemen egiazki nongo galderari erantzungo dio izenlagunak.

Baina beste guztietan, galdera hori ez da egokia gertatzen.

Dena den, gaineko sintagma guztietan agertzen den -ko hori, denetan

morfema edo atzizki bera dela esango dugu. Atzizki horren zeregina beti bera

da: izenlagunak osatzea. Eta, nom1alki, gainera, adizlagun direnak izenlagun

gisa agerreraztea nahi badugu, nahitaezko dugu atzizki horretaz baliatzea. Izan

ere, azken batean, leku genitibo delako etxeko horrek berorrek ere, azpian

adizlagun bat ezkutatzen duela pentsatzeko arrazoiak badira. Kasu honetan,

inesiboari erantsi zaiola esango dugu -ko atzizki hori:

(699) Etxeko =ctxean + ka

Eta, hain zuzen, horrela dela pentsatzeko arrazoiak ugari ditugu:

a) Alde batetik, baditugu eguneango eta antzekoak.

b) Hemengo, gaurko eta abar baditugu, hemen eta gaur adberbioen gainean

eraikiak. Beraz, hemen-dik hemengo ateratzen delarik, leku honetan-dik leku

honetango atera behar lukeen arren, leku honetako ateratzen zaigu. Baina

funtsean gauza bera litzateke.

e) Normalki, etxeko, mendiko eta abar inesiboa barnean duen erlatibozko

perpaus baten bidez parafrasea daitezke, esanahiaren aldetik desberdintasunik

batere ez dagoelarik:

(700) (a) Etxeka mahaia = Etxcan dagocn mahaia

(b) Mendika haizca =Mcndian izaten den haizca

Hortaz, badirudi, gehienetan -ko atzizkia erlatibo baten ordaina izan

daitekeela: ez bakarrik inesiboan, baita beste aditzlagun guztietan ere:

(701) Zurekika harremanak = zurckin + ka + harrcmanak = zurekin ditudan

harrcmanak

200

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!