25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-[

haietako bakoitzarengan alegia, Jainkoak izan bedeikatua, baizik Santuen artean

edo haien andana eta multzoan.

Ikus ere Ubillosen fonna politok:

(85) (a) jarri ciran, eren burutic asrnaLu citucn guczurrezko Jaincoetara

(b) baciran ... eren buruco arguiac, ta legue naturalac eracusten ciena,

eguiten zutenac (17 orr)

(c) Dá, cer dan gauz ona, eta cer dan gauz gaiztoa, eracusten digun, gueren

buruco arguia, ta ezaguLurncntua (16 Off.)

Itxura denez, horko buru- horiek iparraldekoen baita-ren ordezkoak dira

bete-betean.

1.4.1.2.3. Auzi honi buruz, halere, puntu batzuk argi utzi behar dira:

a) Ezin sar daitezke euskalki guztiak zaku berean, ez baita berdina guzien

jokabidea.

b) Mendebaleko euskalkietan ekialdekoetan baino maizago erabiltzen da,

dirudienez, -ga-; hau ekialdekoetan ia singularrean bakarrik ageri da eta bizidun

direlakoekin ere -ta- atzizkiaz baliatzen dira gehienbat pluralean eta

mugagabean. Axularrek. esate baterako, behin bakarrik darabil emazte hitza

-ga- fonnazko atzizkia duen kasuan: emazteaganik (233); ostera, -ta- fonnazko

atzizkiekin askotan: emaztetan, 13 bider; emaztetako, 15 bider; emaztetara, 5

bider; eta emaztetarik, 13 bider. Ikus exenplu bakarra:

(86) ...ustc baduzu emaztetan anhitz usatzcaz emaztetako gutizia gutituko

zaitzula cnganatzcn zara... (Ax. 253)

e) Singularrean berean ere, ordea, ekialdekoek batetik baita- dute

eskupidean -ga- ez erabiltzeko; bestetik Axularren, Larramendin, Azkuen eta

horien antzekoak -ga- gabe esateko mendebaldekoek baino kupida gautxiago

dute. Ez ahantz Leizarragaren Iaunean eta antzekoez. Hegoaldean ere ez dugu

uste inork muzinduko lukeenik hau bezalako perpausa: Larramendi zen

bezalako gizon zuzenean... zuzenagan esan beharrean. Entzun berria diogu

euskaltzain nafar batí: Hori ere behar da gizonean.

d) Nolanahi ere den, hegoaldekoon belarrietan bizidun deriztegun horietako

batzuetan -ga- gabeko fonna (singularrean batipat) biziki arraroa da: esate

236

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!