25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

1.5.2.3. Erabilera

1.5.2.3.1. Joera nagusia, adibide guztiotan argi denez, izenlaguna izenaren

ezkerretan paratzea da. Hala ere, badaude kasu mugatu batzuk, zeinetan eskuin

aldera jartzea ere zilegi den. Izen bereziekin gertatzen da hori batipat:

(189) Gure Pero/ Peru gurea

Horrelakoetan, artikulua erasteko beharrean aurkitzen gara, izenlagunak ezin

baitezake bakarrik eta besterik gabe izen sintagma hertsi.

(190) *Peru gure

1.5.2.3.2. Izan edo beste aditz kopulatibo baten osagarri izan daiteke (Ikus

Predikatu-osagarria):

(191) Abesti hau Benito Lertxundirena da

1.5.2.3.3. Kasu hau erabiltzen dugu askotan jabegoa edo edutea

adierazteko: aitaren etxea baldin badiogu, aitak duen etxea adierazi gura dugu;

gure dirua esaten dugunean guk dugun dirua edo norbaitek zor digun diruaz

mintzo gara, gu baikara diru horren jabeak.

Horrenbestez, denda edo antzeko zerbait bere jabearen izenarekin izendatzen

denean, oso jatorra da edute genitiboaz baliatzea. Adibidez: Etxeberriaren

arraindegia. Berdin, norbaiten etxea aipatu nahi izanez gero ere: Patxirenera

joan naiz bazkaltzera.

1.5.2.3.4. Hala eta guztiz ere, ez du beti jabego-erlazioa adierazten, ondoko

adibide hauetan ikus daitekeenez:

(192) (a) Raren buma

(b) Mikelcn hcriotza

(e) Zure !agun minaren aila

(d) Bizitzarcn hasiera

(e) Haran honen edcrtasuna

(f) Liburuarcn lchcnbiziko kapitulua

(g) Mila pczetarcn ardoa

282

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!