25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urralsak-[

Diogun azkenik -aino guztiak izenlagun bihur daitezkeela: oraindainoko,

honenbesterainoko, bihotzerainoko, egundainoko, zenbatetarainoko, eta abar;

hala nola,

(150) (a) Bihotzerainoko puñaladaz

(b) Oraindainoko albistcak

(e) Zenbatetarainoko arrakasla

1.4.7. ABLATIBOA (-lik)

1.4.7.1. Forma

Ezer berri gutxi dugu kasu honi buruz aipatzeko, ez baitu arazo berezirik

ezartzen mahai gainean. Kasu markari berari dagozkionak dira batipat agerian

ipini beharrak, aski nabarra baita euskalkien lehenorainak gogoan harturik.

Kasu honen marka soila -ik da: bazterrik bazter, adarrik adar... Hitz oinarria

bokalez amaituz gero, ordea, -rik: Goardaceco beqhaturic... eta beccaturic

garbizafu... idatzi zuen Etxeparek; Axularrek bere aldetik: Zertarik heldu da

haur? galdetzen du eta hartarik erantzuten maiz; bizkaieraz oraindik ere ene

ondorik diote.

Beste euskalki batzuetan halere, -rik-ek ordez, -tik esan ohi da, edo -dik,

hitz oinarrien azken kontsonantea -n edo -1 bada: alegia, etxetik, menditik,

urrutitik, izkututik, aurretik, aitzinetik...; baina nondik, inondik, handik,

(hantik euskalki batzuetan), urrundik, oraindik, etabar.

Halaz ere, komunzki -tik erabiltzen duten hiztun aunitzek ere etxerik etxe,

mendirik mendi, aterik ate, herririk herri, gordetzen dituzten, usario zaharraren

lekuko.

Berebat leku izenetan: Maulerik diote euskalki batzuetan; gehienetan, ordea,

Paristik, Eibartik, Zarauztik..., baina Lyondik, Zeraindik, Usurbildik,

Zizurkildik; Madrildic, dio Mendiburuk. Hauetan, haatik, Parisetik, Eibarretik

eta abar ere onartuak ditu EuskaItzaindiak.

Nahiz -rik eta -tik elkarren bariante gisakotzat ematen diren, badute alde

txiki bat: bigarrenak azken -k gal dezake; emeti, inundi diote bizkaitarrek; -rik,

aldiz, azken -k gabe ez da ezaguna.

272

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!