25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. Deklinabidea

1.4.2.3.5. Bestelakoak ere adierazteko

Gorago esan bezala, kasu inesiboaren -n atzizki honen emana euskaraz ia

ezin ahituzkoa da eta laburkiro aipatu gabe bederen ezin utz dezakegu beraren

beste zenbait funtzio.

a) Goiko sailetan eroso sartzen ez diren zenbait esapidetan agertzen da:

azken batean, lehen kolpean, hitz batean, hondarraren hondarrean, sakonaren

sakonean... Hauetako batzuk oso berriak direla gure hizkuntzan uste dugu eta

horixe da seinalerik hoberena atzizki hau oraindik ere esapide berriak sortzeko

bizi-bizirik dagoela.

b) Berriro hiztegi munduan sartzea bada ere diogun iragaitzean zenbait

aditzen osagarri gisa inesiboa oso berea duela euskarak: hala nola, lanean hasi,

ahopean esan, eskean ibili, ezertan ez eduki, gogoan hartu, etxean sartu...

Komeni da esatea ere zenbait aditzen osagarri beste aditza denean, hau bigarren

partizipio deritzagunean daramatela euskalki batzuetan, nahiz batetik bestera

bereizkuntzak izan; alegia, josten ikasi, ekartzen saiatu edo ahalegindu,

mintzatzen jakin, idazten ahaztu, (hori eta idaztea ahaztu ez dira gauza bera,

noski), egiten lagundu eta abar. Bizkaierazko bazkaltzen noa eta antzekoak

ahaztu gabe.

Zenbait perpaus txertatuk inesiboa hartzen duenean nolako balioak izan

ditzaketen aztertzea ez da hemengo egitekoa, baina aipatu bederen egin ditzagun

eredu batzuk:

(108) (a) Dagocncan lxm-bon, cz dagocncan egon

(b) Dagocn dagocncan utziko dut lana

(c) Eguna argitzcan, izarrak itzali

(d) Ni salbatzcan, Jainkoari zcr dihoakio?

(e) Ahoz esatcan hitz asko laburtzcn dira

(f) JakinlSucn artean bcti ibiltzcan horicn zariona egon da

(g) Aita Manuel batck hau diocncan, bcstcok zcr csango dugu?

Azken lau esaera horiek Kardaberazenak dira. Hona beraren beste bat, non

inesiboaren balioetariko hiru bildurik ematen bait zaizkigu hitz gutxitan:

(109) ...oguci ta ainbcstc urleelan Provincia oictan Misioelan jardun bcar izan det

(Kardabcraz, Eusqucmrcn..., 11)

Zenbatetan edo zenhat denboran, non eta zertan galdekarien sintagmak

ditugu perpaus horretan.

247

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!