25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

l. Hitz ordena

1.6. Ordena ez markatua

1.6.1. Arazoa

Puntu hau nahikoa ezaguna da, nahiz ez den beti gramatikalariek nahiko

luketen bezain garbi. Konpara ditzagun, hasteko, honako bi perpaus hauek:

(42) (a) Piarresek sagarrajan du

(b) Sagarra Piarresek jan du

Biak, ez da esan beharrik, ondo daude. Baina edozein euskalduni bigarren

honek, (42. b).ak alegia, molde berezi batez joko dio belarria. Ez du nolanahi

esaten ahalko, baina bakarrik nork sintagma galdegai gisa dakarren inguro

batean. Lehenbizikoa arruntagoa da, esan errazagoa, gisa batez. Azken hau,

beraz, ez markatutzat joko dugu eta bestea, markatutzat. Begia eduki nola

bietan mintzagaia eskuinean dagoen: Piarresek (42.a)an eta sagarra (42.b)ean.

Ohartzen garenez, aldatu gabe atxekitzen da mintzagai egitura orokorra.

Halere, gramatika elementuak trukatuz, delako mintzagai egituraren edukina

ere aldaturik geratzen da haren ondorioz, eta markaturik gainera, esan nahi

baita, bai mintzagaia (sagarra), bai galdegaia (Piarresek), hanpatuak geratzen

zaizkigula.

Gogoan hartu behar dugu, zernahi gisaz, markatze hori, hau da, mintzagai

eta galdegaiaren hanpadura, ordena ez markatuan ere gerta daitekeela, baina

intonazioak digu horren berri ematen eguneroko eleketan. Beraz, gure bi

adibideak hartuz hiru esaldi mota bereiz ditzakegu:

(43) (a) Piarrcsck sagarra jan du

(b) Piarresck sagarra jan du

(e) Sagarra Piarrcsek jan du

ardo

ez markatua

ez markatua

markatua

hanpad.

1.6.2. Ordena ez markatua eta osagaien gramatika funtzioak

Ordena ez markatua zein den jakiteko, hiru erizpide diferente balia

ditzakegu, hirurak eztabaidagarriak bakarka hartzen baldin baditugu, baina

hirurek ondorio bertsuetara garamatzatenez gero, egokitzat eman ditzakegu

euskararen kasuan:

371

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!