25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. Deldinabidea

1.6.3. Posposiziotzat hartzen ditugun beste elementuak

Badira beste zenbait elementu ere gure gramatikalariek posposiziotzat hartu

dituztenak eta ondorengo ezaugarriak dituztenak:

a) Posposizioak berak hartzen duen kasu markari dagokionez, -n, -ra, -tik

har ditzaketenak (hiruretarik edozein, esanahiaren arabera, noski).

b) lzen sintagmaren kasu markari dagokionez (zeinaren erlazio gramatikala

adierazten baitu posposizioak), -en nahiz -~ azal daiteke, baldin izen

sintagmaren izena ez biziduna bada. lzena biziduna denean (gizaki egokiago,

agian), -en izango da dagokion kasu marka.

Sail honetakoak ditugu atze, aurre, azpi, gain, oste, ondo, goi, aitzin, gibel,

alde, barru/barne, pare... (nolabaiteko espaziozko erlazioa erakusten duten

izenak). Adibidez:

(270) (a) Mahaiaren azpian dago / Mahai azpian dago

(b) Atearen ostean ízkutatu da / Ate ostean ízkutatu da

(e) Etxearen ondotik pasa naiz / Etxe ondotik pasa naiz

(d) Zure aitzinean dago / *Zu aitzinean dago

(e) Amaren ondotik alde egin du / *Ama ondotik alde egin du

Badira beste zenbait ere itxuraz posposizio direnak, baina beste analisi bat

ere onartzen dutenak. Horrelakoak ditugu so, beha (egon), bila (joan, ibili),

eske (ibili, etorri),jabe (izan), zain (egon), zale (izan)...

Aurretik daramaten izen sintagma kontutan harturik, honela aztertuko

genituzke:

BEGIRA (-i --- lZl): Zuri begira nago

BILA (-en/lZl --- lZl): Ardo(aren) bila joan da

ESKE(-en/lZl--- lZl): Ogi(aren) eske bidali dut

JABE (-en --- lZl): Dirutza handiaren jabe da

ZAIN (-en --- lZl): Hiru orduz egon naiz zure zain

ZALE (-en/*lZl --- lZl): Neska ederren zale da

Ardo zale amorratua da

303

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!