25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. LehenUrratsak-[

(15) (a) 000 eta nik, etxea

(b) ama berriz, merkaturajoan da

(e) eta p, lanera joan (da)

1.4. IRAZKINA

1.4.1. Definizioa

Irazk:ina delako honi errema ere deitu ohi zaio eta, orain artekoa kontuan

izanik, argi ikusten da mintzagaiaren kidea dugula edo, hobeki esateko, haren

osagarria.

Esan izan da irazk:ina informazio berria dakarten elementuek osatzen dutela,

baina definizio hau gure ustez estuegia da eta ez digu arras gogoa betetzen,

nahiz baduen dudarik batere gabe zerbait funts. Dena den, eta informalki,

hemen, irazkina, predikazioaren edukina biltzen duten sintagmek osatzen

dutela esanen dugu. Beraz, mintzagaiari buruz esaten dena gorpuzten duela

dirudi. Jakina, predikazioaren ardatza denez gero, irazkinari dagokion

elementua da aditza.

Gramatika askotan irazkina eta galdegaia nahasirik agertzen dira, baina hobe

litzateke bi kontzeptuak elkarrenganik bereiztea. Galdegaia, hortaz, irazkinaren

barnean hanpatua den elementu gisa kontsidera genezake. Kontzeptu

hertsiagoa, beraz. Horrenbestez, ohar gaitezen mintzagaiaz hitz egin dugunean

ere mintzagai hanpatua ager zitekeela esan dugula. Bada, hemen ere antzera:

irazkinaren barman elementu bat ager daiteke denen gainetik nabarmen eta hori

izanen dugu galdegaia.

Ordena ez markatua duen perpaus batean ikus daiteke guzti hau:

(16) Patxik esnea edan du

Perpaus horrek, jakina denez, bi interpretazio diferente izan ditzake: batean,

esnea ez da hanpatua, zer gertatu den edo Patxik zer egin duen besterik gabe

esaten baitu. Beste interpretazio batean, alabaina, Patxik zer edan duen esaten

du hiztunak (aurkaritzako joko batean ikusten den bezalaxe: eta ez ardoa).

Irazkina (hau da, esnea edan du) berdina da bi interpretazio horietan, baina

bigarren interpretazioan baizik ez da agertzen galdegaia (esnea). Esan gabe

364

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!