25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1. Deklinabidea

Guztiau honela dela sinesteko, Axularren jokaerari begiratu bat ematea on

dela uste dugu. Araka ditzagun bide- ageri den pasarte guztiak eta hona zer

aurkitzen dugun: inoiz ez da -rako bide- ageri (ezin ager zitekeen ere, lehen

esan bezala norako galdekariari iparraldeko euskalkietan -ko soila baitagokio

erantzun gisa, edota -kotzat); bai, ordea, ageri dira beste guztiok: ifernuko

bide-, parabisuko bide-, urkhabeko bide-, salbamenduko bide-. Eta inork

oraindik pentsa ez dezan 'leku horietan dagoen bidea' dela, bi bider hauxe dio:

.. .parabisura ioaiteko bidea (311, 312). Baina beste hau bai badio, noski:

lainkoaganako bidea (313,318), lainkoagango esan ordez, lehen argitu

dugunagatik (ikus lehen 3an esanak).

1.4.4.5.2. Dantzako deia eta dantzarako deilu

Bizkaieraz esan dugu dagoela batez ere -ra- txertatzeko joera zabaldua eta ez,

noski, atzo arratsetik, lehenagotik baizik. Fray Bartolome irakur badezagu,

pecatuco ocasino dioela ohartuko gara, Axularrek bezala, baina horren ondoan

-ra- sartua duten fonnak ere erabiltzen dituela. Ikus hau:

(117) Soinuba bada ona la oneracua, joiquiyac bere onac dira. Soinuba bada

pecaluracua... (F. Bé.U1olome, 33)

Ikus egungo idazle baten honako hau ere:

(118) ...Dctxcpare crrclorcak dantzarako deia egin zioncan (Mitx.,27)

Nola aztertu behar da, ordea, horrako hori: dantzarako deia ala deia egin,

dantzarako deitu bailio? Deia ordez dei balio, dei egin eta deitu berdintzat jotzea

zilegi litzateke. Pentsa daiteke, agian biok gurutzatu direla idazlearen luman:

dantzako deia eta dantzarako deitu.

Hiru eratara esanak entzun daitezke horko esaera horiek, herri batzutan

bederen, euskaldun zaharren ahotik: Xoxote bidea, Xoxoteko bidea, Xoxotera

bidea; ez ordea, bizkaieraz izan ezik, zaharren ahotik diogu, Xoxoterako bidea.

1.4.4.5.3. -rako eta ·kotZllt

Diogun azkenik iparraldeko euskalkietan -rako atzizkiaren ordez -kotzat

erabiltzen dutela maiz, -ra- gabe. Ikus Axularren pasarte hau:

257

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!