25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

Izen sintagma guzti hauen ardatza, izen sintagma deiturak berak aditzera

ematen duen bezala, izena dugu. Alde horretatik, Andoni, gizon, ni, norbait

000 edonor, izenak dira. Hala ere, badira goiko zerrenda horretan zenbait izen

sintagma, itxuraz bederen izenik agerian ez daramatenak. Adibidez: Euskadiko

bost txiki edo bost edo hori. Non da, izan ere, hauetan ardatza delako izen

hori? Ez da ageri. Hala ere, perpaus hori entzuten duenak nolabait jakintzat

ematen du hor falta den izena. Gurea esaten duenak ere nolabait gure den

zerbait edo gure den norbait edo horrelako zerbait ulertzen duela pentsatzeko

eskubidea badugu.

Hortaz, izen sintagma elementu desberdinez osatzen bada ere, denetan bada

beti agerian edo izkutuan nagusiena gisa agertzen den bat: izena. Izen

sintagmarik ez da berez izenik gabe; agerian ez badago, izkutuan egongo da.

Izen sintagman agertzen diren elementuak, funtsean hiru sailetakoak ditugu:

ardatz-elementuak, elementu atributiboak eta determinatzaileak. Hortaz:

Izen sintagmaren osagaiak:

1. Ardatz elementuak: - Izena

2. Elementu atributiboak: - Adjetiboa (Izenlaguna, izenondoa)

3. Determinatzaileak: - Mugatzailea

- Zenbatzailea

- Nolakotzailea

Hala ere, kontutan izan behar da hitzak aski erraz aldatzen direla kategoriaz.

Esan nahi baita, hitz bera ager daiteke izen modura, baina baita, beste

testuinguru batean, izenondo modura ere. Adibidez, hotz, izena eta izenondoa

izan daiteke. Baina kasu batean eta bestean testuinguru desberdinean agertuko

zaigu: izen denean, izenari dagozkion inguratzaileez homitua joan daiteke.

Baina izenondo denean, bera izango da izen baten hornitzaile:

(2) Ur hotza edango dugu

Adibide honetan argi dago hotz izenondoa dela, izen sintagma horren

ardatza den ur-ek izenaren kualitate bat besterik ez baitu adierazten. Baina zer

gertatzen da beste perpaus honetan?

24

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!