25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. LehenUrratsak-I

Guztiz loturarik: gabekoak baldin balira, hitz ordena emaitza gramatikaletatik

arras kanpo den arazoa dugula pentsatu behar genuke. Lotura zerbait baldin

bada, aitzitik, emaitza horiek beren eragiketa senti eraziko dute mintzagai

egituraren barnean ere, eta guztiz beharrezkoak izanen zaizkigu hitz ordenaren

arazoa argitzeko. Hor planteiatu ditugun galderei zuzenean ihardetsi baino

lehenago, hobeki muga ditzagun, mintzagai egitura deitu dugun horren

zutabeak diren oinarrizko bi kontzeptu: mintzagaia eta irazldna.

1.3. MINTZAGAIA

1.3.1. Definizioa

Euskaraz mintzagaia deitzen dugun honek izen diferenteak hartu izan ditu

ondoko hizkuntzetan. Horrela, tema edo topikoa ere deitu ohi zaio inguruko

erdaretan.

Mintzagaiaren zehazki definitzea oso zaila da, beste arrazoien artean, gauza

bat baino gehiago izan baitaiteke. Esan daiteke informazio zaharra edo jadanik

ezaguna biltzen duten eZementuek osatzen duteZa. Beste batzutan, diskurtso edo

solasaren unibertsoa finkatzen duena dela ere esaten da. Bi definizio horiek

elkarren osagarri izan daitezke, ikusiko denez, eta ez dira nahitaez kontrakoak,

sarritan infonnazio zaharra solasaren oinarri gertatzen baita eta elementu

berriek zein kontestutan toki hartzen duten erakusten baitu.

Dena dela, ohar zenbait egin beharrak gara hemen: egia bada ere infonnazio

zaharra biltzen duten elementuek osatzen dutela mintzagaia, ezin dugu atzendu

mintzagaiak infonnazioaren aldetik berri diren elementuak ere bil ditzakeela,

geroago ikusiko dugun bezala. Gainera, aditzaren kasuan bereziki, infonnazio

zaharrari edo aurretik ezagunari dagozkion elementu guztiak ez ditu beti

biltzen.

Ororen buru, ideia orokor horietarik abiatuz, mintzagaia perpausetako

predikazio oinarriari dagokiola esan genezake. Nolabait argitzeko, elearen

azpia edo markoa finkatzen du, ekartzen den infonnazioari eremu bat ematen

diolarik. Hobeki ulertuko dugu guzti hau ondoko adibide honekin. Adibide

honetan agertzen den rnintzagaia markatua dela esanen dugu, gerorako utziz zer

ulertzen dugun markatua izate afera horretaz:

(6) Liburua nik harlu dUl; papcrc1k, berriz, ez dakil nola galdu dilucn

360

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!