25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. Adberbioa

edonon

nonbait

nonahi

inon

edonoiz

noizpait

noiznahi

inoiz

edonoIa

noIabait

noIanahi

inoIa

Bada, horietaz landa, bestelako aditzondo konposaturik ere: herenegun,

berehaIa, behiaIa, Iehenbizi...

2.2.1.4. Aditzondo gisa erabilitako bestelako hitzak

2.2.1.4.1. Zenbaitetan izenkiren bat, izena zein izenondoa, kasu

zirkunstantzial batean jokatua, adberbio gisa lexikalizatu egin dela esan daiteke,

adberbializatu egin de1a alegia, kasu sistematik nolabait atera eta hitz berri

bilakatu dela, adberbio egin dela hain zuzen. Hori dela eta, hiru maila berez

ditzakegu:

a) Adberbializazioa erabat burutu duten hitzak ditugu lehen mailan.

Horrelakoak dira, hasteko, historikoki kasu marka baten bidez sortuak, baina

gaur egun hiztunek halakotzat ez dituztenak: aurten, noiz, etab. Hemen, esate

baterako, etorkiz hau + n dela esan daiteke, baina hori guztiz gorabehera

diakronikoa da. Hor aditzondoaren kasuan, berriz, ez da horrelako aztarna

formalik ageri.

Erabat adberbializatuak kontsidera daitezke, orobat, hondarkia (ikus

Deklinabidea atal honetan 1.1.2.4.) garbi ageri arren, erabiliaren erabiliaz

harturiko esanahi bereziagatik edo, hiztunek hitz berritzat dituztenak: orduan,

berriz, gainera... Zaila da, jakina, eta ez noraezean erabaki beharrekoa

beharbada -batera zein bestera adizlagunaren aurrean baikara- atzizki edo

marka zirkunstantziala daraman izenkia adberbializatu denetz zehatz

erabakitzea. Zergatik, esate baterako, berriz aditzondotzat hartu eta (luzaz aldiz

ez? Zalantza horiek hiztegietan ere ageri dira inoiz) batzuk horrelako adizlagun

bati, aditzondotzat kontsideratuz, sarrera berezia eskaintzen dioten bitartean,

besteek izenkiari dagokion sarreran uzten baitute. Gogotik, adibidez, gogo

lemaren pean ematen dute batzuk, besteek sarrera berria eskaintzen dioten

bitartean.

b) Azken hauek, Iuzaz, gogotik, eta antzekoak adberbializatze bidean

bederen badaudela esan daiteke eta estereotipaturik edo erabiltzen direla.

Horrelakoak genituzke, beharbada, goiko sailekoak bezain lexikalizaturik ez

317

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!