25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. LehenUrratsak-I

Ororen buru, geroago aipatuko dugun adizlagunen kasua aparte utzirik,

Lafitte-k ordena logikotzat zeukan ordena aurkitzen dugu, berak ematen duen

adibide honetan ikusten den bezalaxe:

(50) Aita Sainduak (atzo) bi erresumeri aphezpiku OOt ararteko igorri diote

1.7. Ordena markatua

Gure azterketa zuzena bada, ordea, urrunago joan behar dugu orain:

mintzagai egitura eta funtzio egitura lotuak badira, ordena ez markatuan kausi

daitekeen segida hautsiz gero, ondorio garbi eta zehatzak behar genituzke.

Horixe nabaritu dugu, hain zuzen ere, objetua eta subjetua tokiz aldarazi

ditugularik lehenago; gauza bera gertatuko da Ithurry-ren adibidean osagaien

ordena alda erazten badugu. Elementuen ordena aldez kontra emanez,

mintzagaia eta irazkineko elementu bat hanpatzen baititugu azkarki:

(51) (a) Aitak sagarra eman dio (S, 01)--}

sagarra aitak eman dio (01, S)

(b) Haurrari sagarra eman dio (02, 01)--}

sagarra haurrari eman dio (01, 02)

(e) Aitak haurrari eman dio (S, 02)--}

haurrari aitak: eman dio (02, S)

Ordena ez markatua dugunean, goiko hiru adibide horietan, aditzaren

ezkerreko elementua ez da obligatuzki galdegaia. Bai, ordea, ordena

markatuan. Halaber, mintzagaia hanpatuagoa da orduan beste perpausetan

baino.

Hiru bikote horietako lehen perpausek, esate baterako, zer genatu da?, aitak

zer egin edu? edo non da sagarra? galderei erantzun diezaiekete. Bigarren

perpausak, aitzitik, anitzez hertsiago dira, azpimarratuagoak: udarea nik eman

diot haurrari, baina sagarra nork eman dio?, aitak udarea zuri eman dizu, baina

sagarra nori eman dio? eta, sagarra zuri aitak eman dizu, baina haurrari nork

emandio?

1.8. Aditzaren eskuineko osagaiak

Orain arte aditza azkenean ezarri dugu gure adibideetan. Nahitaez, jakina,

aipatu ordena kontu horrek orduan bereziki baititu ondoriorik garbienak. Baina

374

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!