25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. Adberbioa

Horietako batzuk adizlagun batetik datozenak dira, erabileraren erabileraz

aditzondo gisa finkatuak. Antza berriz, antza denez esalditik edo datorrela

dirudi:

(343) Gaur etorri da, antza (denez)

Badira, baitare, gisa honetako esaera adberbialak: beharbada, dudarik gabe,

agi denean .., agi denez, badaezpada, inola ere (ez moduzkoa)...

Hemen sartuko lirateke baitare noski, jakina eta antzekoak. Dena den hain

zuzen, behintzat eta horrelako beste batzuk hobeto sartzen dira ondoren ikusiko

ditugun ilatibo eta partikulen sailean.

2.2.3. Aditzaren ondoko bestelako hitzak

2.2.3.1. Aurreko sailetan leku erosoa ez duten hitzak eta partikulak ere

badira, hau da, aditzaren ingurukoak izan arren, adizlagun gisa erraz azaldu

ezin daitezkeenak. Horrelakoak ditugu, besteak beste, behintzat eta antzekoak,

ere, omen eta kidekoak, bailez...

2.2.3.2. Behintzat, behinik behin, edola bere, bederen, bederik, gutxienez

eta antzekoek modu edo eritzi kutsuren bat agertzen badute ere, hori baino

areago kontraste jakin bat adierazteko erabiltzen direla dirudi. Aurretik

aipaturiko edo hiztunak, gehiegi zehaztu gabe beharbada, gogoan hartutako

zerbaiti buruzko kontrastea adierazten dute, hain zuzen, hitz horiek:

(344) (a) Ni bchintzat ez noa

(b) Aurrcna. bcintzat. artoak egin ditzagun (Ganncndia.64)

Bigarren adibidean badirudi hiztunaren gogoan honako zerbait dagoela: gero

gerokoak, baina aurrena behintzat. o. Eta lehenbiziko esaldian: besteak ez dakit,

baina ni belúntzat... Aurkatasun lotura bat salatzen dute, beraz, hitz hauek

aurretik aipatutako edo suposaturiko zerbaiten eta esaldian esaten denaren

artean. Eta modu-eritzi kutsuan aditzondoen antza baldin badute, lotura honetan

juntagailuen itxura zerbait ere badute.

341

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!