25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

4.2.2.3. lzenondoa eta aditzondoa

Sarri samar adjetibo soilak:, inolak:o mugatzailerik gabe, adberbio funtzioa

betetzen duela dirudi. Hori argi dago -ik atzizkia edo besteren bat erasten

diogunean adjetiboari: bizirik, pozik, isilik, tristerik, osorik... Hauek adberbio

direla esango dugu.

Baina inolak:o atzizkirik gabekoak ere baditugu:

(587) (a) Gogor ematcn badiozu hautsiko da

(b) antzo jokatu duzu

(e) Luze mintzatu zitzaigun

(d) Merke erosi genituen liburuak

Gogor, zintzo, luze eta merke, beste testuinguru batean izenondotzat

hartzeko ez genuke inongo oztoporik izango, baina kasu honetan mugagabean

doazelarik, beharbada aditzondotzat har litezke. Lehenbiziko hirurak: behintzat

hala dirudite, zeren gogor, zintzo eta luze ez dirudi inongo izen sintagmari

dagozkionik, aditzak: adierazten duen ekintzari baizik. Alegia, luze mintzatu

esaten dugunean mintzatzeko moduaz ari gara. Hala ere, gauza ez dago hain

argi merke-ren kasuan. Hemen merke nolabait liburuei dagokie eta ez, erosteko

moduari.

Dena dela, atzizkiren bat dutenean adberbiotzat hartzeko eskubide osoa

dugu. Besteetan, ez dakigu. Hala ere, hauek denek nola galderari erantzuten

baldin badiote, normalki adjetibo hori mugagabean joango zaigu. Bestalde,

delak:o adjetibo-adberbio hori atzizkidun adberbio batez ordezka daitekeenean,

adberbiotzat har liteke. Bestela ez. Adibidez:

(588) (a) Gogor eman = gogorki (edo era gogorrean) eman

(b) Zintzo jokatu =zintzoki jokatu

(e) Luzc mintzaLu = luzaro mintzalU

(d) Merke crosi :t: *merkeki erosi? era merkean erosi

Hortaz, gogor, zintzo, eta luze kasu honetan adberbiotzat hartuko ditugu,

baina ez merke.

Horrela jokatuz gero' bestalde, ongi esplika daiteke zenbait adjetiboadberbioren

anbiguitatea. Adibidez:

(589) Edurnc doLore ibiltzcn da

174

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!