25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

b) Aditzondoak, bigarrenik, nominalizatu ezean bederen, ez du edozein

kasu-marka onartzen, ez noski ergatiboaren -k, datiboaren -i edo genitiboaren

-en atzizkiak, hauek ere izenkiei baitagozkie: *atzok, *horrelari, *ederkiren...;

ez eta, adizlagun-hizkiak izanik ere, -ekin eta -entzat ere: *berandurekin,

*gaizkirentzat.

Atzizki sail mugatua da (-tik, -ra, -ko, -rako, -raino, -rantz, -danik)

adberbio sail mugatuari, leku-denborazkoen sailari, hots, aditzondoari, erants

dakiokeena: handik, hara, biharko... Eta ez edozein moduz gainera. iaz

aditzondoak esate baterako, denborazkoa izanik ere, ez ditu -ra edo -raino

onartzen.

Inesiboaren -n eta instrumentalaren -z atzizkiak zenbait aditzondotan

fosildurik edo antzeman daitezke: hemen, aurten, inoiz ... Hortik aparte,

zenbait euskalkitan moduzko adberbio batzuk ere onartzen dituzte atzizkiok:

halaz, holan, holanik... Forma hauek, dena den, pleonastikoak dira eta aipatu

atzizkiek ez dute semantikoki ezer berririk ekartzen eta badirudi funtzio gabeak

direla.

e) Adberbio batzuk, hirugarrenik, adjetibo gehienek bezala, mailakatzea

onartzen dutenez, gradu markak (eta are maila adberbioak) ere onartzen dituzte:

beranduegi, beranduago, beranduen(a); ederkiago, ederkiegi, ederkien(a).

Zenbaitek, ordea, marka batzuk onartzen dituzte eta beste batzuk ez:

honantzago, (?)honantzaegi, *honantzaen. Eta beste batzuk, berriz, ez dute

inolako gradu markarik onartzen: *atzoegi, *atzoago, *atzoen; */lOnelaegi,

*honelago, */lOnelaen.. .(ikusi beherago ematen diren zehaztasunak).

d) Argi da, azkenik, adberbio batzuk atzizki intentsiboak har ditzaketela:

halaxe, hortxe, oraintsu, berandusko... Honek, ordea, gorago definitu dugun

aldakonasunari baino areago hitzen deribazioari dagokion arazoa dirlldi.

2.1.4. Laburpena

Hau da beraz, !abur bilduz,adberbioaz esan dezakeguna: bi klasetakoak

ditugllla: adizlagunak eta aditzondoak.

- Aditzaren laguntzeko zeregina berez bete dezakeen hitza dela, nahiz eta

zenbaitetan adizlagunen kasuan zeregin horretarako deklinabide batzuk ere

on~u·tll; eta, beraz, inoiz esaldian elementu mmjinala dela;

314

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!