25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. LehenUrratsak-I

den poxiño bat agerteraztea. Zein da, bada, perpausaren barneko sintagmen

ordena?

Egia da, nolanahi ere den, izen sintagmen barruko ordenaren eta

perpausaren osagaien ordenaren artean nolabaiteko erlazioak egon daitezkeela.

Hizkuntz tipologian halako erlazioak aurkituak izan dira maila desberdinetako

unitateen barnean kausitzen ditugun ordenazko datuetan. Adibidez, izen

sintagmaren barnean, eratorketan, eIkarketan edo aditzaren beraren barnean ere

aurkitu ohi diren ordenek perpauseko osagaien artekoarekin zerikusirik

badutenentz galde daiteke. Halaz guztiz, ez gaitezke gu bide horretatik abia.

Alde batetik, erlazio kontu horietan gauzak ez baitira beti oso garbi eta bestetik,

berriz, uste baitugu, horrela eginez, gramatika honen mugetatik harago

gindoazkeela. Hortaz, perpausean ageri diren hitzen ordena zehaztera

mugatuko gara.

Esan dezag;un, hasteko, hemen aipatzen dugun gai hau zerbait ukitua eta

erabilia izan dela jadanik, gure gramatika honen lehenbiziko atalean (ikus 14­

20 orr.) perpausaren egitura orokorki aurkeztean. Baina gaia hain axaletik

ukitu denez gero han, berriz ere arazo haietara itzultzea eta piska bat barnekiago

ikertzea komeni dela iruditu zaigu. Horra berriz ere gai berera etortzearen

arrazoia.

Ongi aski dakigun bezala, eta gramatika gehienetan aipatua izan da kontu

hau, hitz ordena aski libroa dugu euskaraz. Bi arrazoirengatik gertatzen da

halaxe:

1) Osagaien zeregin gramatikala (edo gramatika funtzioa) ez baitu tokiak

markatzen.

2) Eginkizun edo funtzio horiei ez baitagokie toki finko ezin aldatuzkorik.

Horiek horrela izanik, maiz esana izan den bezala, ordenak beste gisa batez

garrantzia badu, eta delako orden askatasun horrek, ondorioz, bere mugak ere

bai.

Argi dezagun guzti hau adibide batean. Demagun perpaus batean osagai

gerta daitezkeen elementuen segida hau dugula:

aditza: eman dio

beste osagaiak: aitak, haurrari, sagarra

356

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!