25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. Deklinabidea

nominalizatuetatik jalki eta izen bilakatu direnak ere; esate baterako, egitekoa,

jatekoa, irekitzekoa, sartzekoa... Areago, noski, jateko (gogoa), ikasteko

(garaia), ibiltzeko (giroa) eta gainerakoak.

Horiek berak inesibo mugagabean ere maiz erabiltzen ditugu: izatekotan,

egitekotan, joatekotan... Hauek baldintza adierazten dute gehienbat eta elipsi

baten bidez sortuak bide dira: izateko (asmo)tan edo antzekoren batez. Honen

ondoan izanenean ( =baldin bada) ere zabaldua dago herri batzuetan, baldintza

adierazten duelarik.

Guztiorren arabera, hortaz, nongo eta norako galdekari bikotea bakarrik

bereizten zen, beste biak, noizko eta zertako, berdinak zirelarik hain izenlagun

zein adizlagun zirenean. Alegia,

(112) (a) Nongo zuhaitza? - Herriko zuhaitza

(b) Norako? - Hcrriko

(e) Noizko ogia? - Atzoko ogia

(d) Noizko erosi duzu? - Geroko

(e) Zertako (?) galtzak? - Lancko galtzak

(f) Zertako bchar dituzu? - Lancko

Axularrengan zertako-ri ez darraikio behinere izenik, beti adizlaguna da,

alegia. Eta, jakina, zertarako ez da harengan ageri.

Eta hegoaldeko euskalkietan bakarrik bereizi dira kasuen atzizkiak, bikote

horien bigarrenei -ra- txertaturik, hots, adizlagun direnei: herrirako, gerorako,

Ianerako. lkus norako-ri buruz aurrerago dioguna.

Puntu hau amaitzeko ekar dezagun hona berriro Axularren goiko pasarte

hura:

(113) ...uste baduzu emaztctan anhitz usatzcaz emazlelako gUlizia gutituko

zaitzula cnganatzcn zard...

Kasu honen hasieran esan dugu (hiru) etxetanletxetako bikotea bai, baina

(hiru) ume(ren)ganlume(ren)gango bikotearen bigarren forma hori ez dela

esaten.

Iparraldekoek, ordez, bigarren bikote honen ordez, -gan gabe -tan erabiliz,

(hiru) umetanlumetako bai esan dezakete eta esaten dute, Axularren pasartean

ageri denez. Baina hor emaztetako izenlaguna da bete-betean; guk, aldiz, hori

-gan atzizkiaren bidez adierazi nahi bagenu, emazteenganako esan beharko

251

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!