25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1. Dekltnabidea

Zertaraino-ri buruz ez da zer esanik. Gehienez ere, hori eta zenbatetaraino

egunoroko hizkeran maiz nahasi egin ohi direla; adibidez, bere bizia haien alde

emateraino maitatu zituen, esatean, zertaraino nahiz zenbateraino izan liteke

horren galdera.

1.4.6.3. -raino eta arte

Honaino esanak bi auzi guztiz praktiko eta eguneroko planteatzen digu: bat,

-raino eta arte-ren arteko bereizkuntza, inolakorik baldin bada; bi, nola esan

behar da -era bakarrean esan behar baldin bada, batasun bila gabiltzanez

gero-- edota nola esan izan da -batasun hori lehenean eta alde igaroan idoro

behar omen dugunez gero-: arratsalde arte ala arratsaldera arte, Gabonak arte

ala Gabenetara arte? Bestela esan: zein egun arte ala zein egune(ta)ra arte edota

ze ordu arte ala ze ordu(ta)ra arte?

Has gaitezen lehenetik. Batak, -raino-k, lekua adierazten duela eta

hainbestez leku izenekin gebienbat erabili bebar dela esan izan da gramatika

guztietan; bigarrenak, arte-k, aldiz, denbora adierazten duela eta denborazko

adberbio eta sintagmekin erabili behar dela batipat. Euskaltzaindiak

dek1inabideaz eskaini zuen erabakian, esate baterako, honela irakurtzen dugu:

Adlatibo bukatuzkoa: -(r)ainol-tarainoll-ino. Eta obarrak honela dio: Hala ere,

denborazko zentzua duten hitzei -rarte itsasten zaie eta distribuzio

konplementarioz arte, azkenengo honen arteino/artio ere baduela. Pluralez

-etararte edo -ak arte. (Euskera, XXIV, 2. aldia, 1979, 635 orr.). Beraz,

etxeraino, baino gero arte.

Hori orokorki bala da eta erakusleetarik sorturiko aditzondoek ezin hobeki

erakusten digute lekua adierazten duten sintagmei berez -raino dagokiela, ez

arte; ikus hor goiko honaino, horraino, haraino; horien ordez inoiz ez da idatzi

ez esan, noraino galdekariari erantzunez, hona arte edo borren antzekorik, ez

eta galdetu nora arte, gaurko egunean hau ere entzuten den arren. Hortaz

etxeraino, basoraino, kaleraino, (elizatikan) konbenturaino... esan bebar da

komunzki. Modu beretsuan denborazko adberbio direnek inolako dudarik gabe

erakusten digute boriei arte zor zaiela: hots, gaur arte, bihar arte, gero arte, etzi

arte...

Baina bi atzizki horien arteko gurutzaketak askotxo dira eta ez bart

arratsekoak, lekua adierazten duten izenek arte eta denbora adierazten dutenek

-(r)aino bl!-rtzen dutelarik arestian esanaren kontra. Mikel Zaratek, esate

267

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!