25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

d) Badira, hemen ere, aditzondo bilakatu diren edo bederen aditzondo gisa

nolabait estereotipaturik erabiltzen diren adizlagunak: aurrera, gora, kanpora,

barnean, kanpoan, behean, goian, aldamenean, goiti...

2.2.2.3.3. Lekua adierazten duten esaera adberbialak ere ez dira falta:

- galdekariak: nondik nora (moduzko esanahia ere badu).

- bestelakoak: han hemen, han-hor-hemen, harat-hunat, non-edo-non, nonedo-han,

nora-edo-hara, nondik-edo-handik, gain-behera, tokian-tokian, hor

nonbait...

- inesiboari jarraiki: aldapan gora, maldan behera, kalean barrena, kalean

zehar (hortik zehar)... Horrelako esaeretan aditzondoak posposizio gisako

zerbait dira eta, beraz, esaera irekiak dira: kalean gora, mendian gora,

eskaileretan gora...

- gero eta .. .-ago egitura: gero eta urrunago.

2.2.2.3.4. Lekuzko aditzondoek ere, erakusleak batez ere, adizlagun bat

eraman dezakete aposizio bezala, bai aditzondoaren erreferentzia mugatzeko

(hor goien, han urruti...), bai gehigarri huts hura indartzeko (han bertan...).

Eta alderantziz ere gerta daiteke: aditzondoa bera izan daiteke beste adizlagun

baten aposizioa: mendian urruti...

2.2.2.4. Modu aditzondoak

2.2.2.4.1. Modu aditzondoen galdekaria nola da (B zelan). Honek ez du

deklinabide atzizkirik hartzen; nolatan, nolaz (eta B zelanik), izan ere, forma

soilen pareko dira eta daramaten atzizkia ez da gehigarri hutsa baizik, inolako

edukin berririk, espresibitatea 000 ez bada behintzat, erasten ez duena.

Inguruko erdaretan bezala, galdekari honek bere moduzko esanahiaz

bestelako inguruak ere agertzen ditu. Horrela, esate baterako, zergatia ere

galdetzen du sarri askotan (nola egin duzu hori? = zergatik egin duzu hori?).

Bestetan, berriz, isilpeko aditzen bat daitekeela medio, baieztapen edo

ezeztapen indartsua gordetzen duen itaun erretorikoa egiteko erabiltzen da:

330

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!