25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. Hitz ordena

Adibide horretan, liburua lehen perpausean eta paperak bigarrenean,

mintzagai ditugu: esaldietan hiztunak adierazten duena haiei buruz zuzendua

da, haiek finkatzen digute solasaldiaren unibertsoa eta perpausaren markoa.

Koordinazio bat baita kasu horretan, ohart nola bigarren perpausean, lehenean

bezalaxe, nor sintagma, hemen objetua, den mintzagai. Ez bide da kasualitatea,

zeren solasaren haría eta koherentzia tematikoa hauts baikenezake beste

elementu bat haren ordez emanez:

(7) ?Liburua nik hartu diot; hark. berriz, ez dakit nola galdu dituen paperak

Bestalde, seinalagarria da nola bigarren esaldian, mintzagai den elementua

(paperak edo hark) perpaus konpletibotik aterea den, duen jatorrizko

perpausetik kanpo alegia:

(7') ... paperak ez dakit [nola galdu dituen _ ]

p

Ikus daitekeenez, perpaus konplexuetan mintzagai markatu hauek propietate

bereziak dituzte, tokiari dagokionez behinik behin. Urrunegi ginderamatzake

orain arazo hau sakontzeak, baina on zen aztertzen dugun puntu hau horrelako

ondoríoei lotua dela ohartaraztea

Eman ditugun adibideetan mintzagaia hanpatua edo puztua dago. Halaz

guztiz, bestela ere gauza bera suertatzen da. Koordinazioa, esate baterako,

mintzagaiarekin egiten dugu:

(8) Poliziak lapurra zaoritu zuen eta ospitalera joan zen

Badakigu perpaus horretan polizia joan zela ospitalera eta ez lapurra.

Mintzagaiaren mailan suertatzen delako koordinazioa dakigu hori. Hobeki azal

dezagun orain nola gertatzen den mintzagaiaren arazo hau euskal perpausetan.

1.3.2. Mintzagai isildua

Lehenik, hasteko, esan behar da delako mintzagaia ez dela beti ikusten (edo

entzuten), dela isilean atxekia delako, dela adizkerak berak komunztadurari

esker agerian uzten digulako zein den:

(9) (a) Oinez etorriko naiz

(b) Nik hartuko dut

361

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!