25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I

(163) (a) Neure izena (...) gora eta behera erabilia izan denez gero... (Mitx. 212)

(b) Neure herriak (...) hulSik eta tatxarik badu ugari (Mitx.212)

Hortaz, oso zail dela dirudi lege zorrotz eta salbuespenik gabea ematea.

Hiztunek behintzat ez dirudi erabat betetzen dutenik. Eta horren arrazoia izan

liteke forma hauek bikoitzak izatea: bihurkariak alde batetik, eta indartuak,

indartu soilak, bestetik.

2.3.7. Azken ohar parea

Hemen genitiboaz esan dugunak balio behar du genitiboarekin zerikusia

duten formetarako ere: eneganlneuregan; zurekinlzeurekin; guretzatlgeuretzat

eta abar.

Eta bigarren oharra: bihurkari hauen aurrekoa nor, nori eta nork bakarrik

izan daiteke eta ez, adibidez, forma alokutiboetan eta, agertzen den laugarren

pertsona hori:

(164) O emaztea, handi dun hire fedea (Leiz. Mt. 15,28)

dun da-ren forma alokutiboa baita. Beraz, hor agertzen den hi hori ez da ez

nor, ez nork, ez nori. Hona hemen beste adibide polit bat, non biak, forma

bihurkaria eta ez-bihurkaria ageri diren:

(165) Hik eure (+bihurk.) buruaz testifikatzen duk, hire (-bihurk.) testimoniajea

eztuk sinhesteko (Leiz. lo, 8, 13)

2.4. hen sintagmaren ardatz izena isil daiteke

Izenordainen sailean ez ditugu sartu ohizko gramatiketan izenordaintzat

hartu izan diren zenbait elementu. Adibidez, izenordain pertsonaletan ez ditugu

lehen eta bigarren pertsonakoak baizik aipatu. Eta halaxe da: berez pertsonatzat

lehenbizikoa eta bigarrena bakarrik har ditzakegu. Hirugarren pertsona deitzen

den hori ez da, berez, pertsona: pertsona nahiz beste edozer izan daiteke.

Zenbait gramatikatan bera eta gainerako erakusleak (hau, hori, hura) hartu ohi

dira hirugarren pertsonako izenordaintzat. Hori horrela izanez gero, erakusleak

eta antzekoak bi aldiz sailkatu beharko genituzke: batetik determinatzaile

modura eta bestetik izenordain madura. Adibidez:

(166) Gizon hura ez zait batere atsegin

70

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!