25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

3. Hitz elkarketa

d) Aditzoin / partizipio + aditzoin / partizipio (harremanak, hartu-emanak,

joanjin(ak), joanetorri(ak)...) edo aditzoin+izenki (salerosketak...):

(102) (a) Nazionalista eta sozialisten arteko ha"emanak ez dira batere txarrak

(b) Saltzaile horrek astero egiten ditujoanetorriak Santander aldera

Lehenbiziko multzoko adibideetan ikusten denez, lehen osagaia,

mugatzailea, aditzoina da eta oro har, bigarren osagaiak, mugakizunak, zertako

balio duen, zertako erabiltzen den adierazten digu: idazmakina zer den ez dakien

bati, idazteko makina dela esanen diogu, edota borragoma, borratzeko goma,

e.a.

Bigarren multzoko adibideetan lehen osagaia aditzoin+atzizki egiturakoa

dugu. Hirugarren atalekoek aurkako egitura dute, hemen mugakizuna da

aditzoin + atzizkiak osatzen duena. Kontuz ibili behar dugu, dena dela,

horrelako hitz elkartuekin; bigarren osagaia da atzizkia hartzen duena, eta

saltzaile, kontatze, sarrera edo zuriketa osatu ondoren erabiltzen ditugu hauek

izen eIkartua eraikitzeko. Bestela, izen hauek *diru bildu, *albistari saldu, *arta

zuritu eta antzeko aditzetatik sortuak direla pentsa genezake, eta euskaraz ez

dugu horrelako aditzik. Beraz, izen elkartu hauen zatiketa zuzena hauxe dugu:

Ez, ordea, beste hau:

albistari + saltzaile

(sal+-tzaile)

gatz + emaile

(eman+-le)

diru + biltze

(bil+-tze)

*albistari sal + -tzaile

*gatz eman + -le

*diru bil + -tze

Oro har, hirugarren azpisail honetan, lehen osagaiak, mugatzaileak, bigarren

osagaian bildua dagoen aditzoin horren objetu zuzena adierazten du, baina

badira salbuespenak ere (herri sarrera, predikatu hasiera...); gutxi batzu

besterik ez izan arren.

Laugarren azpisaileko aditzoinak maila berean daude eta alde honetatik

egitura kopulatiboen artean lukete beren lekua.

399

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!