25.10.2014 Views

1rzZ1XN

1rzZ1XN

1rzZ1XN

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-[

Orain aditzondotik ere orainago konparatiboa (orain berriro); oraindino

(orain arte), oraino eta oraindik sortzen dira; baita orain aldian konposatua

ere.

Egun aditzondotik, orobat, egundo ez-baiezko esaldietan inoiz esanahiaz

erabiltzen dena eta egundaino, (orain arte), sortzen dira; baitare egunero,

egunkari eratorriak eta, besteren artean, egunean egunean, egunez egun,

egunetik egunera, egungo egunean esaerak ere.

Egundo, sekula eta aurreko atalean ikusi dugun inoiz aditzondoak berez

baiezko ez diren perpausetan erabiltzen dira, inor eta antzekoak bezala: ez da

egundo etorri, ikusi al duzu sekula horrelakorik?, joaten bazara inoiz... Beste

biak ez bezala, ordea, inoiz baiezkoetan ere erabiltzen da gipuzkeraz: jokatu

izan dugu inoiz hor. Hortik inoizka eratorria eta inoiz edo behin, inoiz edo

beste, inoiz edo berriz esaerak.

Goiko lerrendako zenbait aditzondok noiz galdekariak hartzen dituen kasu

markat. eta posposizioak, denak edo batzuk, har ditzakete: geroko , gero arte,

gaurtiklgaurdanik, gaurdaino, betidanik, betiko... Bestelako atzizkiak ere

hartzen ditu zenbaitek: sarritan, geroztik, gaurgeroz.. Zenbait kasutan, dena

den, badirudi atzizkiak ez diola esanahi berririk erasten forma soilari: sarri(tan),

sekula(n), aspaldia(an), berehala(koan). Orabat esan daiteke, baitare, adberbiohizkia

hartu duten zenbait aditzondori dagokionean ere: beti(ro), goiz(ik)...

Aditzondoen deklinabidean ez dira betetzen izenkien jokoan agintzen duten

arauak: egun izenetik eguneko, egunetik, ateratzen dira, baina egun

aditzondotik egungo, egundik; gailurretik, baina gaurtik...

Zerrenda horretako aditzonda batzuk denborazkoak ezezik moduzkoak ere

izan daitezke: arin, azkar, lehenik...

Horietako aditzondo batzuk, azkenik, atzizki intentsiboak eta adierazkorrak

ere haI ditzakete: berehalaxe, orduantxe, orduxetik, orduxerarte, oraintxe,

oraindixek, oraintxe arte, eta oraintsu, maiztxo, berandusko. Eta orobat gradu

markak edo maila adberbioak: beranduago, beranduegi, beranduen, oso

berandu, ondo berandu, berandu asko. Gehientasun mailakoek, gorago esan

bezala, maiz daramatzate -a edo -ik hizkiak: beranduena, beranduenik. Beste

zenbaitek, aldiz, ez dute harrelakorik onartzen: *betixe, *behinago,

*oraindikegi. Batzuk, azkenik, esanahi berezia hartzen dute horrelako

fomletan: orainago, orain berriki; geroenean, hemendik aurrera edo azkenean.

324

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!