11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

8. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikinak garbitzeko zerbitzua, 2.658 mila euroko gastua

izan duena, zuzenean kontratatu zen 2001. urtean lehiaketa publiko baten esleipen bidez

lehenagoko ekitaldietan zerbitzua eman zuen enpresarekin; honek agortua zuen

dagoeneko APKLTBk xedatutako gehieneko luzapena eta, horrenbestez, publizitate eta

lehia printzipioak urratu ditu. Egoera bera gertatu da Eibarko egoitzan asteburuetako

zaintzaileen zerbitzuak ematerakoan. 2006ko ekitaldian 1.001 mila euroko gastua izan du

eta, horrenbestez, gastua APKLTBk agintzen duen prozedura irekia gauzatu gabe egin

da.

9. Hainbat kontraturen gauzatzean aldaketa adierazgarriak gertatu dira, APKLTBn jasotako

lehiaketa printzipioak urratzen dituztenak, izan ere, igoeren zenbatekoak desitxuratu

egiten baitu bai kontratuaren xedea, bai kontratuaren bolumen ekonomikoa ere, arrazoi

berri edo ustekabekoen ondorio izan gabe:

• Santa Teresa komentua birgaitzea, 2001ean 3.432 mila eurotan esleitua eta % 68ko

aldaketa izan duena.

• Errotaburuko eraikina berreraikitzea, 1.814 mila eurotan esleitua eta % 44ko

aldaketa izan duena.

• Hernani eta Urnieta arteko txirrindularientzako nahiz oinezkoentzako bidea,

243 mila eurotan esleitua eta % 35eko aldaketa izan duena.

• GI-3391 errepidean Getarian gertatutako irristatzearen egonkortzea, 204 mila

eurotan esleitua eta % 83ko aldaketa izan duena.

• Elgoibarko hondakin-urak arazteko plantako obrak, 11.797 mila eurotan esleituak eta

% 60ko aldaketa izan duena.

• Igartubeitiko Interpretazio Zentroko proiektu museologikoa eta museografikoa,

585 mila eurotan esleitua eta % 50eko aldaketa izan duena.

• 2004-2007 aldirako Inbertsioen Aparteko Plana jendarteratzea, 501 mila eurotan

esleitua eta % 28ko aldaketa izan duena.

DIRU LAGUNTZAK (ikus A.16 eranskina)

10. Diputatuen Kontseiluak 10 diru laguntza izendun gehitu ditu eta 52 zuzeneko diru

laguntza eman ditu (831 eta 19.843 mila euro, hurrenez hurren); ez da justifikatu

publizitate eta lehia printzipioak sustatzeko ezintasuna. Hauek izan dira diru laguntzen

onuradunak: 24 tokiko erakunde (9.145 mila euro), 10 enpresa pribatu (4.735 mila euro)

eta mozkin asmorik gabeko 28 erakunde (6.794 mila euro).

11. Bi foru diputatuk zuzeneko diru laguntzak eman dituzte (guztira 150 mila euro), eta

horrek emakida horietarako foru arauan xedatutako zenbatekoa gainditu du: 62 mila

euro gehiago izan dira.

12. 2006ko ekitaldian emandako sei diru laguntzetan, balio erantsiaren gaineko zerga sartu

da diru laguntzaren zenbatekoan; guztira 709 mila euro. Onuradunek zenbateko hori

kendu dezakete beren zerga aitorpenetan; hortaz, haiek itzul ditzatela eskatu beharko

litzateke.

10

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!