11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

c) ondasun eta zerbitzuetan izandako gastuak, baldin eta haien kontratazioa ezin bada

estipulatu edo ez bada ekonomikoa urtebeteko epean. Herri Administrazioen Kontratuen

Legearen testu bateratuari buruzko ekainaren 16ko 2/2000 Errege Dekretu Legegileak

jasotako modalitateetan kontratatzen direnean.”

Ulertzen dugu Diputatuen Kontseiluak onartu dituen konpromisoko kredituen xede diren

gastuak aipatu manuan sar daitezkeela. Lehendabizi, kontratazioa burutzeko erabilitako

kontratu-modalitatea kontratu pribatua izan delako, Kontratuen Legeko 5. artikuluan eta

hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Eta bigarren, duten izaerarengatik jarraitutasun bat,

denboran iraupen bat eskatzen duten zerbitzuak direlako. Kontratu hauek urtebeteko edo

gutxiagoko iraupenarekin planteatzeak bideraezin bihurtuko lituzke antiekonomikoak izango

liratekeelako. Izan ere, proiektu horietan proposatutako emaitzek ekitaldi ekonomiko bat

baino gehiago behar dute ikusgai bihurtzeko, hau da, kontratuaren xedea bete dela

ulertzeko 1 .

2006ko ekitaldian, 143 mila euroko kontratu osagarri bat esleitu zitzaion, publizitaterik gabe

negoziatutako prozedura baten bitartez, aurreko ekitaldian 119 mila euroko laguntza

teknikoaren kontratu bat, kontratuaren espezifikotasun teknikoarengatik, esleitu zitzaion

kontratista berari. Espediente teknikoa azterturik, ondorioztatzen da behar berriak direla,

eta beraz, prozedura ireki bat egin behar zela (ikus E.15.1. Eranskina).

Alegazioa

Kontratu osagarriaren helburua desjabetzapenen kudeaketa sistema zabaltzea zen,

informazio grafikoaren kudeaketa “ezartzen” ari zen desjabetzapen sisteman erabat sartuta

egon zedin.

Zentzu horretan, proiektuaren informatika arduradunak adierazi zuen aplikazio

informatiko horren zabaltzea “ad hoc” garatutako aplikazio baten gainean egindako “aldaketa

edo zabaltze” bat zela eta oso zaila izango zela eta ekonomikoki ez oso bideragarria, horiek,

hasierako garapena egin zuen enpresa ez zen beste batek egitea.

1 Erabilitako kontratu moldeak ez du kredituaren izaera eragiten. Denboran irautea auzitan geratzen da, izan

ere, 2007ko urriaren 9ko Diputatuen Kontseiluak aldatu egin baitu kopuru handieneko kontratua (3.000 euro

2007tik 2010era bitarteko ekitaldiei dagokienez), 2006ko ekitaldian izenpetutako kontratuan zehaztutako

baldintzak bete ezin zirelako. Azkenik esan behar dugu 2005eko ekitaldian hurrengo ekitaldietan eragina

izango zuen babesletza kontratu handiena izenpetu zela, 4.000 mila euroko zenbatekoa egin zuena,

konpromiso krediturik batere onetsi gabe eta etorkizuneko urtekoak kreditua izatera meneratuaz.

47

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!