11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Diru sarrerak beste administrazio batzuetan

Gipuzkoako Foru Aldundiak 121.465 mila euro eskatzen die beste Foru Administrazio

batzuei eta Estatuari, haietan zilegi ez den eran sartu izan diren eta Gipuzkoari dagozkien

zerga zorrak direla eta. Eskari handiena tabako enpresa bati dagokio (72.397 mila euro) eta

gehienek 1992-1998 aldiko BEZaren aitorpenetan dute jatorria, ez baita kontuan hartu

Gipuzkoan fabrikazio lantegi bat dagoela. Zor hori 1999an eskatu zen formalki eta organo

eskudunak ebazteke du. Kontzertu Ekonomikoari buruzko 12/2002 Legearen 65. eta

66. artikuluetan xedatutakoaren arabera, Arbitraje Batzordea da Estatuko

Administrazioaren eta Foru Diputazioen edo horien eta beste edozein Autonomia

Erkidegotako Administrazioaren artean sor daitezkeen gatazkak ebazteko organo eskuduna.

Hiru kide izango dira organo horren kide, eta kide horien izendapena Ogasun Ministerioak

eta Ogasuneko sailburuak eta Eusko Jaurlaritzako Administrazio Publikoak formalizatuko

dute, eta ospe handiko adituen artean egingo da. Organoa ez da eratuta izan txosten hau

egin deneko datan eta, hortaz, ez da ebatzi egoera hori. Euskal Autonomia Erkidegoko

administrazioen artean eskatutako zorretarako ez da arautu zein organok ebatzi beharko

dituen aldeak (ikus A.7 eranskina).

Erreklamazio horri lotuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak tabako enpresari BEZaren

likidazioen itzultzeak eta 1999. eta 2002. urteen arteko sozietateen itzultzeak atxiki zituen

(6.980 mila euro). Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Gipuzkoako Foru

Aldundia behartu du itzulketak egitera eta printzipalaren interesak (907 mila euro) eta

abokatuen eta prokuradoreen kostuak (309 mila euro) ordaintzera, bai eta prozesu kostuak

ordaintzera ere (33 mila euro).

2005eko maiatzean, lan talde bat eratzea adostu zen, eta talde horretako kide Estatuko

Administrazio Orokorreko eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru ogasunetako

ordezkariak eta Eusko Jaurlaritza izango zirela erabaki zen. Taldearen xedetzat ezarri zen

2006ko urtarrilaren 1etik aurrera eskumenik gabeko administrazioetan egindako sarreren

egoera praktikoa aztertzea. Egun hartatik aurrera, behera egin zuten bestelako

administrazioei eskatutako kopuruek.

Arbitraje Batzordea 2007ko irailean eratu zen, eta Kontzertu Ekonomiko

berrian arautu zen. Horrela, eraketa horrek Euskal Autonomia

Erkidegoaren eta gainerako Administrazioen arteko gatazkak ebaztean

eragin behar zuen. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko

administrazioen arteko gatazkak ebazteko organo eskudunik arautu ez

izanak eragotzi egin zuen administrazioen arteko aldeak ebazteko

administrazio bidea agortzea; eta, hain zuzen ere, horixe da auzibidera

jotzeko beharrezko betekizuna.

II.3 KONTRATAZIOA

Kontratuen erregistroa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kontratuen Erregistroko arduraduna den Artekaritza eta

Auditoria Zerbitzuak ez du jaso sailetatik haietan izapidetutako kontratuei buruzko

20

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!