11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

- Eraikina bere jarduera hasteko hornituta zegoen eta fisikoki suhiltzaileen etxetik urrun

geratzen zen, zaintzarik eta kanpoko argiztapenik gabe. Segurtasun arrazoiengatik

gomendatzen zen horren perimetroa argiztatuta egotea, gauean intrusioak ekiditeko,

suhiltzaileen etxetik horiek antzemate oso zaila baita. Gainera, eraikinak teknologikoki oso

aurreratua zegoen ekipamendua zuen eta horrek lapurrak erakar zitzakeen.

- Eraikinak bere jarduerari ekin ziezaiokeen edozein unetan, baina hori ez zen posible

sarbideak, hiritartzea eta kanpoko argiztapena gauzatu gabe zeudelako. Erabat

gomendagarria zen lan horiei azkar ekitea eta amaitzea.

Horrenbestez, baztertu egin zen prozedura ireki bat irekitzeko aukera, hori esleitzeko

hilabeteak beharko ziratekeelako, eta publizitaterik gabe negoziatutako prozedura bat hasi

zen eraikinaren elektrizitate enpresarekin; honek horretarako proiektu bat idatzi zuen

indarrean dagoen Herri Administrazioen Kontratuen Legearen 141.d) artikuluaren legezko

babesarekin. Kontratatuko ziren lanak eraikinaren eraikuntzaren osagarriak ziren. Ez ziren

ez proiektuan ezta kontratuan ere agertzen. Burutu beharrekoak ziren. Horien prezioak,

BEZa barne, ez zuen kontratuaren hasierako prezioaren %20 gainditzen. Prozedura horrekin

obra nagusia entregatzen zen aldi berean amaituta egotea lortzen zen. Eta gauzatze

proiektuan jasotako prezioak ez ziren Eraikinaren eraikuntzari aplikatutako prezioen

ezberdinak.

Sueskolako eremuaren hiritartzea

Kasu honen azalpena aurrekoaren berdina da. Sueskola eraikina amaitzen ari zenean,

zabalgunearen eta suhiltzaileen etxearen sarbideetako zoladura guztia konpondu nahi izan

zen, obretako kamioien joan-etorriekin hondatu egin zelako; horrekin batera, zatitu egin

ziren kanalizazioak, hondoratu egin ziren etxeko uren kutxetak eta itxiturak ere konpondu

nahi izan ziren.

Herri Administrazioen Kontratuen Legearen 141.d) artikuluko publizitaterik gabe

negoziatutako prozedurara jo zen elektrizitatearen kasuan azaldutako arrazoi berengatik.

Enpresa esleipenduna, zeini proiektua eskatu zitzaion, eraikina eraiki zuen enpresa da, eta

horietan sartu ziren prezioak hasierako obraren prezioekin bat zetozen. Kasu honetan ere

aurrekontuan ez zuen hasierako kontratuaren guztizko prezioaren %20 gainditzen.

Segurtasun arrazoiak ere bazeuden, izan ere, antzinako hesia hondatuta edo oso baxu

geratu zen, segurtasun arrazoiengatik eraikinaren eraikuntza-kota metro bat baino gehiago

jaso zelako.

Berehala egiteko beharraren arrazoia zen sarbide horiek Ordiziako suhiltzaile etxeko

ibilgailuek eta prestakuntza eraikineko erabiltzaileek egunero erabiltzen zituztela eta

50

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!