11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

• 7.893 mila eurotan emandako 26 diru laguntzetan, % 100 baino ehuneko txikiagoa

aurreratu da, bermerik ezarri gabe.

• Diru laguntzak arautzen dituzten 10 dekretutan (dekretu horiek direla eta eman dira

guztira 6.729 mila euro, diru laguntzetan), aurrerakinak gauzatzeko aukera aztertu

da (% 50 eta % 80 artean). Hala ere, ez dira zehaztu laguntzen onuradunek eman

beharreko bermeen zenbatekoa eta modua.

Aztertutako diru laguntzen arteko alde espezifikoak

Arauemaileak

− Euskadi Fundazioak 900 mila euroko diru laguntza jaso du Gipuzkoako Foru

Aldundiaren eskutik, eta fundazio horren jarduerak 780 mila euroko geldikina izan du.

Beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru laguntzan laguntzaren zenbatekoa

mugatu behar izan zen.

− Udalbide Elkarlan Elkarteak 453 mila euroko diru laguntza jaso du, eta 333 mila euro

eman ditu hirugarrenen laguntzetarako. Hala ere, ez du deirik egin publizitate eta lehia

printzipioak bete daitezen.

Zuzenekoak

− Hiru foru diputatuk 4 diru laguntza izendunen gehikuntzak onartu zituzten eta zuzeneko

3 diru laguntza eman zituzten (792 mila euro, guztira). Hala ere, onarpen horiek egiteko

eskumena duen organoa Diputatuen Kontseilua da eta, beraz, ez da bete Gipuzkoako

Lurralde Historikoko 2006rako Aurrekontu Orokorrei buruzko 12/2005 Foru Arauaren

18.7 artikuluan xedatutakoa. Geroago, Diputatuen Kontseiluak diru laguntza horiek

emateko ebazpena baliozkotu zuen.

− ACB saskibaloi ligako frankizia plaza bat eskuratzeko kostuaren % 60 lortzeko 1.851 mila

euroren diru laguntza emateko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta kirol klubaren artean

sinatutako lankidetza hitzarmenean, ACB liga uztean frankizia horren besterentzeagatik

onuradunak jasoko zuen kontraprestazio oro Gipuzkoako Foru Aldundiari itzuliko

zitzaiola xedatu zen. Kirol klubak ACB liga utzi zuen, baina, hala ere, ez du frankizia

saldu. Eta, beraz, ez du diru kopururik itzuli.

Gure ustez, kirol denboraldi bakoitzean, Gipuzkoako Foru Aldundiak

formalki eskatu beharko lioke klubari frankiziaren egoeraren egiaztagiria.

Deialdi publikoa eginez emanak

− Mikroenpresei laguntzeko emandako diru laguntzetan (32/06 Foru Dekretuak arautuak

eta 2.566 mila euroko gastua ekarri dutenak), enpresa bakoitzeko proiektu bakarra diruz

laguntzeko muga ezarri da, baina alderdi hori ez dago jasota dekretua arautzen duten

oinarrietan.

28

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!