11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Gipuzkoako Foru Aldundiak horrelako kontratazioak egin ditu azken

ekitaldietan. Horrela, ea egitura beharrei dagozkien aztertu beharko

litzateke eta, horren arabera, haien jatorria ikusi eta Lanpostu zerrendan

sartu.

− Gipuzkoako Foru Aldundiko aurrekontu plantillan ez daude bereizita aldi baterako

langileei gordetako lanpostuen banakako ordainsariak, nahiz eta Euskal Funtzio

Publikoaren Legearen 21. artikuluan halaxe egin behar dela xedatuta dagoen.

− Suhiltzaileen jaiegunengatiko eta gauez lan egiteagatiko plusak soldatan ordaintzen dira

kontzeptu finko gisa, Lan baldintzen akordioa sinatzearekin egindako kalkulua abiapuntu

hartuta. Kontzeptu aldakorra dela kontuan izanik, lanaren gauzatze eraginkorraren

arabera ordaindu beharko litzateke.

II.6 ONDAREA

− Gipuzkoako Foru Aldundiak Azkoitian dagoen orube baten % 50 erosi du 3.178 mila

eurotan. Erosketa hori aurrez adostua izan da Etorlur, Gipuzkoako Lurra, SA foru

sozietatearekin. Hauek dira erosketaren alderdi esanguratsuenak:

• Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi duen orubea hirugarren batek errentan hartua

dago merkataritza jardueretarako, 2020. urte arte.

• Balioztatze txosten teknikoa bat dator erosketaren prezioarekin. Prezioa ezarri zuen

hasierako akordioa baino geroago egin zen, eta enpresa saltzailearen enpresa taldeari

dagokion enpresak gauzatu zuen.

• Balioztatze txostenaren arabera, ez dira aintzat hartu eraispenek, alokairuek eta

lehendik den jardueraren lekualdaketek eragindako kalte-ordainen kostuak, nahiz

eta aurretiazko husteagatik eta lehendik den jardueraren lekualdatzeagatik egokitu

dakizkiokeen kalte-ordainengatiko kostuak Azkoitia Lantzen, SA udal sozietatearen

kontu izango diren. Sozietate horrek gainerako % 50 eskuratuko du, errentamendu

errentak jasotzearen truke. Kontraprestazio horiek ez daude balioztatuta

espedientean.

− Gizarte Politikarako Departamentuak hiru etxebizitza erosi ditu, guztira 1.360 mila

eurotan, adingabeak hartzera zuzenduak. Erosketa horiekin, erosketa balioa tasazio

balioa baino 41 mila euro handiagoa da.

− 2006ko abenduaren 5ean, Diputatuen Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko

Erakunde Komunetara Zizurkilgo Fraisoro Nekazaritza Prestaketako Eskolako

157.800 metro karratu eskualdatzea adostu zuen, eta 2007ko maiatzean egin zen

eskritura publikoa. Akordio horrek 22/1985 Foru Dekretua (eskolaren eskualdatzea

xedatu zuena) onartu ostean sortu zen egoera arautu zuen, eta 1985eko urtarrilaren

1ean egin zen eskualdaketa eraginkor.

32

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!