11.05.2013 Views

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra Cuenta General ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Une hartan, orain bezala, herri administrazioek eta sektore publikoko enpresa eta

erakundeek, abokatuen bulegoek eta aholkularitza juridikoek, izaera orokorrarekin, hedapen

handiena duten lege eta jurisprudentziaren datu baseetatik bitara sarbidea kontratatuta

dute.

Horregatik, publizitate gabe negoziatutako prozedura bat ireki zen oinarri horien jabeak

ziren enpresekin, ekainaren 16ko 2/2000 Errege Dekretu Legegileko 210.b artikuluaren

babesean.

4. KUDEAKETAREN ALDERDIEI ETA GOMENDIOEI BURUZKO ALEGAZIOAK

4.1. II. 1. AURREKONTUA ETA KONTABILITATEA ATALARI BURUZKO

ALEGAZIOAK

Atal horretan, besteak beste, ondokoa adierazten da:

Diputatuen Kontseiluak konpromisoko kredituen zenbatekoa 45.668 mila eurotan gehitu du.

Eurekin finantzaketa daramatenak (11.155 mila euro) eta Inbertsioen Aparteko Planaren

esleipen berriak (2.026 mila euro) kentzen baditugu, geratzen den zenbatekoa

aurrekontuen urteko arauan onartutako konpromisoko kredituen %10,24 da, beraz, urteko

aurrekontuen Arauko 8.2. artikulua, Diputatuen Kontseiluak konpromisoko kredituak

onartzeko %10eko muga duela ezartzen duena, urratzen du.

Alegazioa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2004-2007ko aparteko inbertsio plana onartzeari buruzko

uztailaren 5eko 6/2004 Foru Arauak bi ezaugarri esanguratsu ditu atal honi dagokionez:

batetik, duen izaera ez itxia, izan ere, gerora hasiera batean onartutako zerrendara proiektu

berriak gehitzea ahalbidetzen du eta, bestetik, proiektuak era efikazagoan kudeatzeko

burutzen diren kredituen aldaketak eta esleipen berriak ez direla zenbatzen urteko

aurrekontuen foru arauetan ezarritako mugei dagokienez.

Kasu honetan, desadostasunaren iturria aipatu 6/2004 Foru Arauaren 5. artikuluko

hirugarren paragrafoaren interpretazioa da: “Plana indarrean den bitartean, Foru Aldundiak

esleipen berriak egin ahal izango ditu, bai urtekoetan bai konpromisoko kredituen

zenbatekoetan. Dena den, urte bakoitzari dagokion aurrekontu-zenbatespena etorkizuneko

ekitaldietako ordainketako edo konpromisoko kredituen egoerari erantsi ahal izango zaio.

Hori guztia proiektuak gauzatuko direla eta kudeaketari darizkion konpromiso juridikoak

onartuko direla bermatzera begira egingo da.”

HKEE-k dirudienez interpretatzen du soil-soilik esleipen berriak geratzen direla

konpromisoko kredituen gehikuntzen mugetatik kanpo. Aldiz, Foru Aldundiaren aldetik

beste era batera interpretatzen da eta interpretazio horren arabera jardun du Aparteko

Planak iraun duen bitartean. Hau da, Foru Aldundiaren iritziz proiektuak gauzatuko direla

65

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!